BERRIAK

BETI GURE ARTEAN IZANGO ZAITUGU “POXPI”
Maitasun handiz gogoratuko zaitugu Poxpi, borondate handiko gizona eta musikazale amorratua. Lan handia egindakoa Musika Eskola Azkoitiko kultura jardueraren zati garrantzitsu bat izan zedin. Benetan eskertzen dizugu, batik bat, irakasle guztiok hasieratik proiektu honetan sinesteagatik. Beti gure artean izango zaitugu! Goian bego! … [Gehiago irakurri...]

Pianoa eta Biolontxelo Kontzertua, Batura Zikloan barne
Ziklo honen helburua euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzea eta elkarrekin eskaintzea da, euskal musika konposizio unibertsal handien mailan kokatzea, hain zuzen ere. Hori aurrera eramateko, BATURA Zikloan nazioartean ezagunak diren artistek parte hartuko dute; bi errepertorioak elkarturik interpretatuko dituzte, publikoari modu … [Gehiago irakurri...]

Zeharkako txirularen aurkezpena: otsailak 22 eta 25
Txirula, instrumenturik zaharrenetako bat da. Egurrezko familiakoa da baina zilarrezkoa edo urrezkoa izan daiteke.Txirula-mota asko daude baina hemen aurkeztuko duguna zeharkakoa da. Orkestretan oso erabilia izan arren, jazzen, flamenkoan eta musika zeltiarran ere asko erabiltzen da. Nola jotzen da?: lurrarekiko ia paralelo eusten da, eta jotzailearen … [Gehiago irakurri...]