2019 - 11 - 22

ONGI ETORRI GURERA

neska640

Ilusio handiz BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako webgunea aurkeztu nahi dizuegu.

Webgune honen bidez, ikastetxeko informazio guztia eskura izango duzue: izaera, eskaintza, matrikulazio epeak, arautegia, ikasplana eta antolaketari dagokion informazioa: guraso batzordea, irakasle klaustroa, organigrama, e.a.. Horrez gain, beste webguneekin ere lotura interesgarriak izango dituzue: batetik, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin (EHME)  eta bestetik, Txistularien elkartearekin.

Bestalde, ekintzei dagokien agenda, beti bistan izango duzue eta nola ez, azken argazkiak eta Musika Eskolaren ibilbide guztian jasotako argazkiak (guztira, 5.000 inguru igo dira). Hori gutxi balitz, bideoren bat ere ikusteko aukera eman nahi dugu.

Ikusiko duzuenez Webgune honetan, beti ere guztientzako interesgarriak iruditzen zaizkigun berriak azalduko ditugu: musikarekin edota musika ekintza eta irakaskuntzarekin lotura dutenak eta, gainontzean, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun berriren batzuk.

Webgunearen sorkuntza, bertako ikasle eta gurasoa den Zezilio Salas-ena izan da.  Bera, borondate guztiarekin, lan handia hartu ondoren, bai diseinu aldetik, baita argazkiak, bideoak eta testuak  bideratzen ere, Guraso Elkartea eta irakasleei dena aurkeztu ondoren, buru-belarri hasi zen lanean eta hona hemen emaitza.
                

Helburuen artean, lehentasunezkoa, Azkoitiko herriari, gurasoei, baita ikasleei ere, eguneratutako informazio azkarra eta grafikoa ematea da. Helburu horren lorpenean guztiok zer ikusi handia izango duzue, izan ere, emaitza onena, webgunea zuentzako erabilgarria izatea da. Ikus itzazue denboran zehar musika irakaskuntzan izan diren aldaketak, hain zuzen ere, espezialitate-aukerari dagokionez, taldeen sorrera, herriko ekintzetako parte hartzeak, e.a. Argazkien bidez froga dezakezue zein nolakoa den ikastetxeko bizimodua eta ikasleen ibilbidea.

Eta amaitzeko, bai Guraso Elkarteak, baita irakasle klaustroak ere, esker beroenak eman nahi dizkiogu, lehenik Zeziliori eta bigarrenik, proiektu hau aurrera ateratzeko bere garaian lan egin duten guztiei:


Argazkiak: Eli Larrañaga / Pello Larrañaga / Josemari Sagarzazu /  Zezilio Salas
Bideoak: Zezilio Salas / Pello Larrañaga (Axiri) / Jon Inda / Juan Cruz Conde
Liburua: Azkoitiko Udaleko Kultur batzordea / Jabier Artetxe
Webgunearen goiburuaren  diseinua: Gorka Salas Urbina

Marijose Arregi
Zuzendaria
Azkoitian, 2010eko azaroaren 30ean

Eta zuei, ANIMATU eta SAR ZAITEZTE WEBGUNEAN!
Zuengatik eta zuentzat egin dugu.

 

KLARINETE MARATOIA

klarinetb

ZUMAIAN, abenduaren 9tik 12ra: IX. KLARINETE MARATOIA

Ikasturte honetakoa Klarinete Maratoiaren bederatzigarren edizioa izango da, abenduaren 9tik 12ra. Klarinetearen inguruan –edo klarinetea aitzakiatzat hartuta- antolatutako hezkuntza-egitasmoa da Maratoia: klarinete eskolak, bestelako ikastaroak eta musika emanaldiak uztartzen ditu eta jatorri zein maila ezberdineko musikarien bilgunea da.


Hemen aurreratzen dizuegu aurtengo programazioa eta ekintzak zein diren:
-Bakarkako eta taldekako klarinete eskolak
-Cost-Art Metodoaren emanaldiak (klarinetea jotzen ez dutenentzat ere zabalik)
-Clarinet + String Quartet Kontzertua ( Jea Françaix´s Quintet, B. Martinu´s Serenade,…)
-Hitzaldia eta instrumentuen eta osagarrien erakusketa Buffet etxearen eskutik (Paris)
-Kafe Musikala
-Ikasleen kontzertua
-Instrumentuen oinarrizko konponketak
-Elkartasun kontzertua; Bel Canto Nuit (Il Convegno, La Traviata, Rigoletto,…)


En Zumaia, del 9 al 12 de diciembre IX. MARATON DE CLARINETES

 

Este curso será la novena edición de la Klarinete Mataroia, del 9 al 12 de diciembre, un proyecto educativo en torno al clarinete en el que se combinan enseñanza de calidad, diversos cursillos y conciertos. Una excusa –el clarinete- para hacer música donde se mezcla gente de muy diversa índole (estudiantes, amateurs, profesionales, niños, adultos, etc.). Os adelantamos algunas de las actividades que se realizarán:


-Clases de clarinete individuales y colectivas
-Sesiones del Método Cost-Art (incluso para quien no toque el clarinete)
-Clarinet + String Quartet Kontzertua (Jean Françaix´s Quintet, B. Martinu´s Serenade,…)
-Conferencia y Exposición de instrumentos y accesorios de la casa Buffet (Paris)
-Café musical
-Concierto de alumnos
-Charla práctica sobre el mantenimiento de los instrumentos
-Concierto de la solidaridad; Bel Canto Nuit
(Il Convegno, La Traviata, Rigoletto,…)

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA

goiz640
Aurtengo ikasturtean, Musika eta Dantza Eskolan aukera berri bat abian jarri da: Musika Hezkuntza Goiztiarra, 0-2 urte bitarteko haurtxoei zuzendutako Musika Tailerrak dira.
 
Hezkuntza Sailak eta Ikastetxeen Zuzendaritzatik baimendutako jarduera da. Irakaslea, Beatriz Garcia, Musika Hizkuntzan eta Hezkuntzaren Pedagogian lizentziaduna.
 
Musika Tailer hauetan, haurtxoak, astean behin beraien aita, ama edo ezagunen baten laguntzarekin ordubeteko talde-saioetan parte hartzen dute. Jarduera hauen oinarria jolasa da.
Helburuen artean, garrantzitsuenetakoak hauek dira:
musika maitatzearen gogoa piztea, musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea eta gaitasun musikalak garatzea.
 
Bestalde, gurasoak ere, beraien parte hartzearekin baliabide berriak izango dituzte seme-alabekin hainbat kanta, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak etxean egin ahal izateko.
 
Honi buruz gehiago jakiteko sakatu HEMEN

SEUSSICAL JR ANTZERKI MUSIKALA

seussical 640

SEUSSICAL JR. ANTZERKI MUSIKALA

Alai Batza gazte taldeak prestatu duen Seussical jr. antzerki musikalean BIZKARGI musika eskolako Koruko ikasleek grabazioan parte hartu dute. Maje Larrañagaren gidaritzapean gogor aritu dira bere ahotsa jarriz.

Seussical musikalari buruz informazio gehiago Alai Batzaren webgunean aurki dezakezue.

 

SINOPSIA

Seussical Jr munduko imajinazio handiena duen mutikoaren sortuko da. Sonbreirua duen Katuak, mutikoa eramango du bere ametsetako paisaietatik, antzoki baten eszenategiaren gainean, berak asmatuko duen istorio baten zehar, noizbait une larriak biziaraziz, …  Horrela ezagutuko ditu berak sorturiko pertsonaia batzuk, hala nola Horton Elefante gozo eta bihozbera, bere imajinazio emankorra ulertzen bakarra.

Mutikoaren ametsetan, Horton Nortarren mundu txikia salbatzen ahaleginduko da, hauts izpi baten ezkutatzen den mundua. Horretan lagun izan du Gertrude, luma bakardun isatsa duen txori jatorra.  Nool oihanean elefantea zorotzat hartuko dute, eta hain gozoa eta ona izanik, bere arrautza erruteko engainatuko du Mayziek, Nooleko hegazti eder baina kaskarinenak.

Mutikoak Jojo gaztetxoaren papera hartuko du. Jojo Nortarren alkate eta alkatesaren semea da, eta hauek mutikoaren imajinazio bizia indarrez kentzen saiatuko dira. Jojok ikasiko du berak sortutako istorioetan gertatzen dena kontrolatzen. Bere barne mundua menperatzeko gaitasuna aurkituko du, eta azken batean, Katua ere kontrolatzen ikasiko du, berak sorturiko munduaren biztanle denez.

Alai Batzako neska eta mutilek  Brodwayko antzerki musikal bikain hau antzeztuko dute, Junior bertsioan, euskara hutsean. Bizkargi Musika Eskolako haurren koruak kantuak grabatu ditu.

Musika eta antzerki ikuskizun bikaina, ordu eta laurden inguru, etxeko guztientzat, haur, gazte eta helduentzat, … Ehun aktore eta dantzarik, 10 eta 25 urte artekoek, kolorez eta imajinazioz beteriko mundu bat aurkeztuko digute.  Haiei esker, berriro bizira etorriko dira Horton, Katua, Jojo, Alkate jauna, Alkatesa anderea, Kangurua, Gertudre, Mayze, neska gaiztoak, Drake Doktorea, Vlad Vladikoff, Nool oihaneko biztanleak, Nor hiriko biztanleak, txoriak, arrainak, tximinoak, zirkua, … Istorio ziragarria, neska eta mutil hauek kantatuko dituzten 15 kantuen ildoan, eta eszena antolaketa ikusgarriaz.

“Imajina ezazu”, “Badaiteke”, “Nola hezi umea”, “Solla Solew”, … honelako kantuek kolorez eta fantasiaz beteriko mundu batera eramango gaituzte. Izan ere, gure ametsak egia bilaka daitezke, gure gogo eta indar guztiaz pentsatzen baditugu, …