2017 - 11 - 21

ENTZUNALDIA Elkargunean

Z02-bi



BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, datorren astean,  bigarren hiruhileko ekintzei hasiera emango dio, Elkarguneko aretoan eskainiko duten lehenengo entzunaldiarekin. Otsailaren 16an,  asteazkenean, 18:30etan hasiko da. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak  izango dira entzungai: biolina, pianoa, akordeoia, saxofoia, tronpeta, perkusioa, trikitixa, e.a.

*Bigarren kontzertua, otsailaren 25ean, ostiralean, izango da. Elkarguneko areto nagusian, arratsaldeko 18:30etan, Walt Disney-ren marrazki bizidunez girotutako musika. VI. MUSIKA TRESNAK AUKERATZEN zikloaren barne,  Donostia eta Azkoitiko  ikasleek osatzen duten  Flauta Orkestra eta Bizkargi Abesbatzaren eskutik.

*Hirugarrena,  otsailaren 25ean eta 22:00etan, Kukuherri aterpetxeko KUKU Aretoan. Musika Eskolako  JAZZ-ROCK Taldeak Rocio Larrañaga abeslariaren kolaborazioarekin, emanaldi berezi bat eskainiko dute.

DISNEY-MUSIKA Elkargunean

Disney640

Otsailaren 25ean, arratsaldeko 18:30etan, ELKARGUNEKO Areto nagusian, ikasle gaztetxoenak,  WALT DISNEY-ren marrazki bizidunez girotutako musikarekin  gozatzeko aukera izango dute.
MUSIKA TRESNAK EZAGUTZEN: ikasle gaztetxoenei zuzendutako ekintza-ziklo berezia da. Izenburu berria izan arren, ekimen hau, urtero,  bigarren hiruhileko ekintzen barne antolatzen da.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak aurkeztea da.
Aurten, ekintza-ziklo honi hasiera emateko, DONOSTIAKO eta AZKOITIKO ikasleen artean emanaldi berezi bat prestatu dute. TRABESKAKO FLAUTA eta  AHOTSA izango dira protagonistak. Walt Disney-ren marrazki bizidunez girotutako doinu ezberdinak entzungai izango ditugu; batetik, FLAUTA Orkestra eta BIZKARGI Abesbatza elkarlanean arituko dira, eta bestetik, Flauta Orkestrak bakarkako doinuak eskainiko dizkigu.

KUKU Aretoan – Jazz-Rock Taldea

saxo

Datorren ostiralean, otsailaren 25ean, gaueko 22:00etan, Kukuherri aterpetxeko KUKU Aretoan, Musika Eskolako Jazz-Rock Taldeak,  Rocio Larrañaga, abeslariaren kolaborazioarekin, kontzertu bat eskainiko du. Emanaldi honetan, taldea, Jazz-Rock estilo ezberdinetan arituko da, batetik sei doinu instrumentalen bidez eta bestetik, hiru doinu, ahotsa protagonista delarik.
Bestalde, eta kontzertu hau amaitu ondoren, publikoak,  entzuteaz gain, jotzeko ere aukera izango du. Beraz, antolatzaileak, estilo honetako musikazale guztiei gonbidapena luzatu nahi die bertan parte hartzeko.