2019 - 11 - 22

XII. Taldez Talde Kontzejupean: BANDA-KONBOA

KONBO

XII. Taldez taldeko azken emanaldia, apirilaren 10ean, eguerdiko 13:00ean KONTZEJUPEN ospatuko da. Bertan, Banda gaztea Sokazko taldearekin batera programaren lehen zatia osatuko dute, Ismael Conderen zuzendaritzapean.
Bestalde eta bigarren zatian, Musika Eskolako Jazz-Rock Taldea izango da protagonista, Iban Guinearen zuzendaritzapean. Bertan, dixieland, jazz, rock estiloetako musikak entzuteko aukera izango dugu, bai musika instrumentalarekin, baita ahotsez lagundurik ere, Rocio Larrañagaren partaidetzarekin.
Ekitaldi honekin XII. TALDEZ TALDE ekimenari amaiera emango zaio.

XII. Taldez Talde Kontzejupean – FOLK Musika-Dantza

folk dantza

XII. Taldez taldeko bigarren emanaldia, apirilaren 3an, eguerdiko 13:00ean izango da.   Bertan, euskal musika tresnak eta dantza izango dira protagonista nagusiak. Izan ere, gerturatzen direnek txistu, panderoa, atabala, txalaparta edo trikitixa bezalako instrumentuak entzun ahal izango dituzte. Era berean, Bizkargi musika eta dantza eskolako hainbat dantzariren erakustaldia izango da.  Kontzertuan, musika eskolako ikasleekin batera, Txalkor txistulari taldea eta Mendaroko txistularien partaidetzarekin, elkarlaneko egitaraua aurkeztuko dute.
Euskal dantza, euskal musika eta folklore inguruan interesa duenari, Bizkargi Musika eta Dantza eskolak gonbidapena luzatzen dio Kontzejupera hurbil dadin saio honetaz disfrutatzeko.

XII. Taldez Talde Kontzejupean: ABESBATZAK

abesbatzak

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XII. edizioa, datorren igandean jarriko du martxan. Aurtengo ekimenaren baitan hiru emanaldi eskainiko dira datozen hiru igandetan, hain zuzen ere. Saio guztiak Kontzejupean izango dira eta eguerdiko 13:00ean.
Lehen emanaldian, martxoaren 27an, ahotsa izango da protagonista nagusia. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak bakarka eta elkarlaneko abestiak eskeiniko dizkigute, Ainhoa Arrieta eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean.
Lehenbiziko zatian eta Bizkargi abesbatzaren eskutik entzungo ditugu: B. Lertxundi-ren ”LORETXOA, M. Ducau & C. Philips-en ”LURRA”, J.M. Serrat-en ”MAITASUN HITZAK”,  eta B. Coulais-en”VOIS SUR TON CHEMIN”.
Bigarren zatian eta Iraurgi abesbatzaren eskutik entzungo ditugu: Elizanbururen ”IKUSTEN DUZU GOIZEAN”, S. Arrizabalaga-ren EZKER ESKUIN”, B. Donato-ren ”CHI LA GAGLIARDA”, M.M. Azpiazu-ren ”IZAR EDERRA” eta ”TXURIAK ETA BELTZAK”.
Azkenik, bi abesbatzek elkarlanean, Lesbordes-en KANTUZ eta M.M. Azpiazuren AZKOITI abestuz, kontzertuari amaiera emango die.

EMU, Europako Musika Eskolen Elkartearen Presidiuma DONOSTIAN

EMU3

EMU, Europako Musika Eskolen Elkarteko Presidiuma martxoaren 4an, 5ean eta 6an elkartuko da DONOSTIAN Euskadiko Musika Eskolekin.
Europako Musika Eskolen Elkartea gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi asmorik gabea; eta Europako 26 herrialdetako 6.000 musika eskola, 150.000 irakasle eta 4.000.000 ikasle baino gehiago ordezkatzen ditu.

Presidiuma osatzen duten pertsonek dira: Gerd Elcker (Alemania), Paola Ponzecchi (Italia), Gerrie Koops (Herbehereak), Csabáné Katalin (Hungaria), Marlon van der Hoeven (Herbehereak), Timo Klemettinen (Finlandia), Helena Maffli (Suitza) eta Viktor Zadnik (Eslovenia).

EHME, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea eta Donostiako Musika eta Dantza Eskola jardunaldietan.

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak jardunaldi hauen bidez profesionalei aditzera eman nahi dizkiete Europako Musika Eskolen Elkartearen proiektuak eta Europan musika eskolek duten garrantzia. Eskoletako irakasle eta zuzendaritza taldeetako kideentzako elkarraldi bat dago antolatuta, Europako Musika Eskolen Elkartearen proiektuak aztertzeko, besteak beste 2012an Italian izango den Gazte Europarren XI. Jaialdia. Gainera, EHME partaide izango da Espainiako Musika eta Dantza Eskolen Batasunaren urteko asanbladan, asteburu horretan bertan gauzatuko baitute Donostian. Elkarraldian esku hartuko dute Madril, Nafarroa,  Galizia eta Katalunia erkidego autonomoetako eskolek.