2017 - 11 - 21

IV. Zatoz dantzara Balda Plazara

sua1

San Juan gaua, ekainaren 23a, urteko gaurik motzena da eta urtero, gure herrian, beste askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu.

EGITARAUA: arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolako parkean, herriko dantza taldeen bilkura. Kalean zehar, “Txalkor” eta “Bizkargi”ko musikariek girotuta, dantza saio ezberdinak ikusteko aukera izango dugu, bai Kandiola dantza taldea, baita Bizkargi dantza taldearen eskutik ere. Ondoren BALDA PLAZAN ikasle gaztetxoen dantza emanaldia izango da.

Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik,  IV. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiek , Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantzak ikasteko: Larrain dantza, zazpi jauzi, agurra, makil txiki, fandango, arin-arin, e.a.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!

Dantza Askeko Txapeldun Bergaran

Asier-Garazi

ASIER IBARGUREN eta GARAZI GURRUTXAGA
Joan zen igandean ospatu zen Bergaran, Gipuzkoako Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Hau XXXIV. edizioa izan zen eta bertan, 18 bikoteen artean lehen saria jaso zuten, BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolan  Aitor Sorazuren gidaritzapean ikasten duten: ASIER IBARGUREN eta GARAZI GURRUTXAGAk, 14 urteko Azpeitiar bikotea.
Bestalde eta txikienen artean ondoen sailkatutakoak ere, musika eskolako beste bikote bat izan zen saritua: LAURA OLAIZOLA eta JORITZ GALARRAGA, hauek 12 urteko Azpeitiar gaztetxoak ere.
ZORIONAK GUZTIEI!

Ikasturte amaierako JAIALDIA

M Tailerra1

Datorren ostiralean, ekainaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, aukera izango dugu musikaz eta dantzaz gozatzeko ikasturte amaierako Jaialdian.
Ekitaldia hau Baztartxo Antzokian izango da eta bertan parte hartuko dute, I. mailako ikasle guztiak, 3-4 urtetik hasi eta 6-7urterartekoak. Horrez gain, II. mailako ikasleen artean prestatutako ondorengo saioak izango ditugu entzungai: gazteen banda eta soka-taldea elkarlanean, musika eta dantza herrikoiak, rock taldeak, perkusio taldea eta abesbatza flauta taldearekin batera.
Musika eta Dantza eskolako irakasleek, bai ikasleei, bai gurasoei, baita herritar guztiei ere gonbidapena luzatu nahi die jaialdi honetara hurbil ditzaten.