2019 - 11 - 14

Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte)

BABY1

Joan zen ikasturtean bezalaxe, aurten ere 0-2 urteko haurrentzat Musika Hezkuntza Goiztiar-Tailerrak abian jartzeko asmoarekin, Musika Eskolan bilera bat antolatu da irailaren 29rako, osteguna eta arratsaldeko 17:30etan.
Bertan, azalduko dira, talde antolaketari dagokion informazioa, kopuruak, ordutegiak, egutegia e.a.

Ondorengo betebeharrak ezinbestekoak dira:
*0 eta 2 urte bitarteko adina izatea (2009-tik aurrera jaiotakoak, barne)
* Guraso edota arduradun baten partaidetza.

Bestalde, Musika Tailer hauetarako garrantzitsua da helburu nagusienak ezagutzea:
*Musika maitatzearen gogoa piztea
*Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea
*Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez.
*Zenbait gaitasun musikalak garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.
*Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…

X. Klarinete Maratoia Zumaian

ClarinetWeb

Zumaiako Udal Musika Bandak antolatu du ikasturte honetarako Klarinete Maratoiaren X. Edizioa, azaroaren 16tik 19ra. Klarinetearen inguruan edo klarinetea aitzakiatzat hartuta antolatutako hezkuntza-egitasmoa da.
Bertan, klarinete eskolak, bestelako ikastaroak eta musika emanaldiak uztartuko dira eta jatorri zein maila ezberdineko musikaren bilgunea izango da.
Egitarauaren aurrerapen bat jaso dugu:

*Bakarkako eta taldekako klarinete eskolak, Carlos Casado-ren eskutik.
*Mahai ingura, debate irekia, kontserbatorioko eta musika eskoletako irakasleentzat.
*Musidoku lehiaketa
*Kontzertua: F. Schubert eta Jean Francaix-en Zortzikotea – Klarinetea, fagota, tronpa eta soka boskotea-.
*Cos-Art metodoaren aurkezpena Elena Gorrotxategirekin.
*Instrumentuen eta osagarrien erakusketa Pariseko “Buffet” etxearen eskutik. (Erwan Nedelec).
*Lutheria, instrumentuen konponketari buruz, hitzaldi praktikoa, Alipio Guinaldoren eskutik.
*Zumaiako Musika Bandarekin Kafe Musikala eta Kontzertua.

La Banda Municipal de Música de Zumaia ha organizado para este curso, la X. Edición de la Maratón de Clarinetes, del 16 al 19 de noviembre, un proyecto educativo en torno al clarinete en el que se combinan enseñanza de calidad, diversos cursillos y conciertos. Una vez más, en esta edición se ofrecerán varias actividades como:

*Clases de clarinete individuales y colectivas, de la mano de Carlos Casado.
*Mesa redonda - debate abierto dirigido a profesores de Escuelas de Música y Conservatorios.
*Concurso de Musidoku.
*Concierto: “Octetos” de F. Schubert y Jean Francaix (clarinete, fagot, trompa y quinteto de cuerda).
*Método Cos-Art presentado por Elena Gorrotxategi.
*Exposición de instrumentos y accesorios de la casa Buffet de Paris. (Erwan Nedelec).
*Iniciación a la Lutería de la mano de Alipio Guinaldo.
*Café Musical y Concierto de la Banda de Música de Zumaia.

2011-12ko Ikasturtea

pentagr

Irailaren 6tik “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolako: Musika eta Dantza Tailerrak, Abesbatzak, Musika Hizkuntza eta Musika Tresna ezberdinetako klaseak abian jarri dira.
Bestalde, ondorengo gaiak urrian lehenengo astetik aurrera jarriko dira martxan:

*8-9 urtekoentzat  ABESBATZA:                                        (astelehena astelehena eta asteazkena – 18:00etatik 18:30etara).
*HELDUENTZAKO MUSIKA HIZKUNTZA: (osteguna – 19:30etatik 20:30etara)
*HELDUENTZAKO DANTZA: (astelehena eta asteazkena – 20:15etatik  21:15etara)

Izena emateko azken eguna: irailaren 29a (barne)