2019 - 12 - 12

Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte)

Joan zen ikasturtean bezalaxe, aurten ere 0-2 urteko haurrentzat Musika Hezkuntza Goiztiar-Tailerrak abian jartzeko asmoarekin, Musika Eskolan bilera bat antolatu da irailaren 29rako, osteguna eta arratsaldeko 17:30etan.
Bertan, azalduko dira, talde antolaketari dagokion informazioa, kopuruak, ordutegiak, egutegia e.a.

Ondorengo betebeharrak ezinbestekoak dira:
*0 eta 2 urte bitarteko adina izatea (2009-tik aurrera jaiotakoak, barne)
* Guraso edota arduradun baten partaidetza.

Bestalde, Musika Tailer hauetarako garrantzitsua da helburu nagusienak ezagutzea:
*Musika maitatzearen gogoa piztea
*Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea
*Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez.
*Zenbait gaitasun musikalak garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.
*Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…

Konta iezadazu

*