2019 - 11 - 22

Musikalean 2011

Musikalean11

Azaroaren 17an, musika eta dantza tailerretako haurrak, txistu, trikitixa, akordeoia eta panderojoleen
laguntzarekin MUSIKALEAN ekintzan parte hartu dute. Ekimen hau, Euskal Herriko Musika Eskolen
elkartetik antolatzen da. Zezilia Donea (musikarien zaindaria) eguna ospatzeko egiten da eta bertan, Euskal
Herri guztiko Musika Eskoletako talde ezberdinak eta ordu berean, kalera ateratzen dira. Azkoitian, ekintza
hau Musika Eskolako parkean egin zen, joan zen ostegunean, arratsaldeko 17:30etan. Bertara hurbildu eta
ikasleekin batera parte hartzea nahi izan zuen guztientzat, MUSIKALEAN izeneko partitura hementxe
zintzilikatuta utzi zen:

San Jose Egoitzan, musika eta dantza.

SanJose

Urtero bezalaxe, aurten ere, azaroan, San Jose Egoitzan adienduen astea ospatuko da. Bertan, herriko hainbat talde ezberdinak parte hartuko dute. BIZKARGI Musika eta Dantzako ikasleek, azaroaren 12an, arratsaldeko 16:30etan izango dute beraien txanda.
Emanaldi  honetan, bai musika, bai dantza saioak aukeran izango ditugu entzun eta ikusgai. Gonbidapena, herritar guztiei luzatu nahi diegu bertara hurbil daitezen.

Musika Eskolako Orkestra

43
    Ikasturte honetan Ismael Conde-ren gidaritzapean abian jartzen da Musika Eskolako orkestra. Bertan parte hartzeko izango duten ikasleek ondorengo musika-tresnetakoak dira:
    Biolin, Trabeskako Flauta, Klarinetea, Tronpeta, Tronboia, Saxoa eta Perkusioa
    Bestalde, harizko edo haizezko instrumentua jotzen duten Azkoitiko gazte edo helduei ere gonbidapena luzatzen diegu Orkestra honetan parte hartzeko. Ondorengo dokumentuak agertzen dira helburuak eta betebehar guztiak.

Organo erromantikoaren XII.Zikloa

Cavaillé-coll

Cavaillé-collDatorren larunbatean, urriaren 22an  arratsaldeko 17:30etan,  Azkoitiko Parrokian  Esteban Elizondo organojolearen eskutik  kontzertua entzuteko aukera izango dugu. Emanaldi honekin, organo erromantikoaren nazioarteko XII. Zikloari, Azkoitiari dagokionez, amaiera ematen zaio.

Bestalde,  igandean eta Loiolako Basilikan,  Donostiako Orfeoi txikia eta Alize Mendizabal organojolearekin amaiera emango zaio ziklo berezi honi.