2019 - 11 - 22

Guraso Batzorderako Hauteskundeak – 2. fasea

abstract

Urteroko Ohiko Asanblada, datorren abenduaren 20an eta arratsaldeko 19:30etan Bizkargi Musika Eskolako areto nagusian ospatuko da .  Aurten, Guraso Batzordearen berrikuntza dela eta,  lau hautagai berri aukeratuko dira. Horretarako,  hona hemen prozedura:
▪    Bozketa bi fasetan egingo da. 1.go Fasea.- Oraindik Batzarrean parte hartu ez duten ikasleen gurasoen zerrenda atxikitzen da, bertan 10 hautagai posible aukeratu behar dira. Lista hau azaroak 25a baino lehen Musika Eskolara eramatea eskatzen da. (azaroak 25a. barne)
▪    2.go Fasea.- Zenbaketaren ondoren, berriro gehien bozkatuak izan diren 10 hautagairen zerrenda, gurasoei bidaliko zaio. (boluntario gisa aurkeztuko diren Gurasoen izenak aparte direlarik)
▪   Zerrenda honetatik, Batzar Orokorra ospatzen den egunean (abenduaren 20an,asteartea, 19:30etan) behinbetiko lau kide hautatuko dira.

La  celebración de la Asamblea Anual Ordinaria será el próximo mes de diciembre, martes día 20 a las 19.30 de la tarde en el salón de actos de  la Escuela de Música  “Bizkargi”. Este año, coincidiendo con el cambio de la Junta de Padres, se elegirán cuatro nuevos miembros de entre los Padres de alumnos.  He aquí el procedimiento:

La elección se realizará en dos fases. Fase 1.- Adjuntamos una lista de Padres de alumnos que aún no han pasado a formar parte de dicha Junta, de los cuales deberán marcar con una cruz los nombres de 10 posibles candidatos. Este listado se entregará en el Centro con fecha límite del 25 de Noviembre (incluido).

Fase 2.- Después del recuento,  se enviará de nuevo una lista con los nombres de los 10 candidatos más votados. (Además de los nombres de aquellos Padres/Madres que se presenten voluntariamente).De esta lista, el día de la Asamblea  (martes, 20 de diciembre a las 19:30h.) se elegirán los 4 miembros definitivos.

A continuación, presentamos los nombres de los 10 candidatos más votados, correspondientes a la segunda fase:

GABON KANTA Baztartxo antzokian

gabonKanta

Urtero bezalaxe, Floreaga ikastetxeak antolatutako GABON KANTA emanaldia ospatuko da, datorren abenduaren 18an, igandean eta eguerdiko 12:00etan.
Bertan, herri ezberdinetako Abesbatzak parte hartuko dute eta beraien artean Bizkargi Musika Eskolako ikasleek ere, Maje Larrañagaren gidaritzapean.

Sta. Zeziliaren omenez musika eta dantza Baztartxo Antzokian

Zezil1

Datorren ostiralean, azaroaren 25ean musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, Baztartxo Antzokian musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 19:00etan.
Bertan parte hartuko dute, zazpi urtetik hasi eta hamabi urte bitarteko dantzariak eta musikarien artean, aldiz, txistulariak, trikitilariak, flauta taldea, akordeoia, abesbatza eta orkestra izango ditugu aukeran.
Irakasleen aldetik gonbidapena luzatu nahi diegu herritar guztiei Baztartxo Antzokira hurbil ditzaten.

Hona hemen erantsita ostiraleko egitaraua.

San Andres inguruan dantza kalean

San Andres1

Urtero bezalaxe, San Andres eguna ospatzen dela eta datorren igandean, azaroaren 27an, eguerdian, Musika Eskolako dantzariak, txistulariak eta trikitilariak, kalean zehar irtengo dute herriko beste hainbat dantza taldeekin elkarturik.
Egitaraua hauxe izango da:
*eguerdiko 12:00etan, Musika Eskolako parkean, taldeen bilkura.
*12:15etan, irteera.
*Talde bakoitzak bere dantza saioak aurkeztuko ditu erdialdeko kaleetan zehar.
*13:15 inguruan, Parrokiaren aurrean dantza talde guztiak bildu eta dantza saio bat egingo dute.
*Azken dantzak herriko enparantza nagusian aurkeztuko dira eta ekitaldiarien amaiera eguerdiko 14:00ak inguruan izango da.