2017 - 11 - 21

Entzunaldia-Elkarguneko areto txikian

entzunaldia A

Abenduaren 19an, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldi bat eskaini zuten Elkarguneko areto txikian. Emanaldi honetan, saxofoi, klarinete, danborra, akordeoi eta pianoko ikasleek protagonistak izan ziren. Guztira, hogeita bat ikasleek parte hartu zuten.

Saio honekin, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako lehen hiruhileko ekintzei amaiera eman zaio.

Gabon Kanta 2011

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Igandean, Floreaga ikastetxeak antolatuta, Gabon Kanta jaialdia ospatu zen Baztartzo Antzokian.
Urtero bezalaxe herri ezberdinetako abesbatzak parte hartu zuten: Zumaiatik, txikien taldea eta San Pedro Txiki abesbatza. Bergaratik Musika Eskolako abesbatza eta Azkoititik, Floreaga ikastetxeko eta Alai Batzako taldeak eta Bizkargi Musika Eskolako abesbatza.
Ekitaldiari amaiera emateko, talde guztiak elkarturik Miguel Mª Azpiazuren “Gabon Gaba” abestu zuten. Bakarlari lanetan aritu ziren, Nora Unanue eta Ane Lizarralde, Maje Larrañagaren gidaritzapean.

Guraso Batzordeko kide berriak

GABON 2

Urteroko Ohiko Asanblada, abenduaren 20an eta arratsaldeko 19:30etan “Bizkargi” Musika eta Dantza Eskolako areto nagusian ospatu zen. Gai zerrendako azken puntua: Guraso Batzordearen Berrikuntza izan zen eta hauek dira lau kide berrien izenak:

MIKEL ZUBIZARRETA ORBEGOZO – AMAIA ILLARRAMENDI TXAPARTEGI – LEIRE ELGUREN LARRAÑAGA – EDUARDO SUDUPE SORALUZE.

Lehenengo bilera, urtarrilaren 18an, arratsaldeko 19:30etan egingo da. Bertan, aukeratuko dira karguak:

LEHENDAKARIA – LEHENDAKARIORDEA – DIRUZAINA – IDAZKARIA

La celebración de la Asamblea Anual Ordinaria se celebró el martes día 20 de diciembre a las 19:30h. en el salón de actos de la Escuela de Música y Danza “Bizkargi” . El último punto del orden del día trataba de la renovación de la Junta Directiva.  Estos son los cuatro nuevos miembros: MIKEL ZUBIZARRETA ORBEGOZO – AMAIA ILLARRAMENDI TXAPARTEGI – LEIRE ELGUREN LARRAÑAGA – EDUARDO SUDUPE SORALUZE

La primera reunión tendrá lugar el próximo 18 de enero a las 19:30h. En la misma tendrá lugar el nombramiento de los siguientes cargos:

PRESIDENTE/A – VICEPRESIDENTE/A – TESORERO/A – SECRETARIO/A