2019 - 11 - 14

Europako Musikari Gazteen Jaialdia

back_festival

Datorren maiatzean, 17tik 19ra, Europako Musikari Gazteen Jaialdia ospatuko da Italiako Ipar eskualdeko Emilia-Romagna-n. Jaialdiari hasiera emango zaio Ravenna-n, maiatzaren 17an, 21:00etan. Bestalde, klausura, maiatzaren 19an izango da, Cesena-n, 21:00etan. Guztira, 25 herrialde ezberdinetatik, 4.500 gazteek parte hartuko dute. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea (EHME) ordezkatzen duen taldeak, euskal musika tresnak eta dantzariak eramango ditu jaialdi honetara. Partehartzaileak, Musika eta Dantza eskola ezberdinetakoak izango dira: Txistulariak, Hondarribiko Musika Eskolakoak / Dantzariak, Errenteriako Musika eta Dantza Eskolakoak / Albokalaria, Pasaiako Musika Eskolakoa / Trikitilariak eta panderojoleak, Oñatiko Musika Eskolakoak. Txalapartariak: Jon eta Unai Artola,  eta atabalaria: Beñat Ucin, Azkoitiko Musika eta Dantza Eskolakoak. Bestalde, Errenteriako Banda eta Gipuzkoaldeko Big Band  taldeak ere parte hartuko dute.

Hona hemen behin-behineko plana eta musikarientzako partiturak (EHME taldea):

Iraurgi-Bizkargi Abesbatzen Kontzertua

IRAU-BIZ

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XIII. edizioa, martxoaren 4an jarriko du martxan. Aurtengo ekimenaren baitan hiru emanaldi eskainiko dira datozen hiru igandetan, hain zuzen ere. Saio guztiak Kontzejupean izango dira eta eguerdiko 13:00ean.
Lehenengo emanaldian, martxoaren 4an, ahotsa izango da protagonista. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak bakarka eta elkarlaneko abestiak eskeiniko dizkigute, Maje Larrañaga eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean.
Egitaraua, gehien bat pop-rock musika doinuekin osaturik egongo da: Ken Zazpiren, “Ilargia”, John Lenon-en “Imagine”,  U2-en “With Or Without you”, Village  People-n “Y.M.C.A.”, Hertzainak-en “Aitormena”, ColdPlay-ren “Viva la vida” …
Bi abesbatzek, elkarlanean prestatutako abestiekin amaiera emango die kontzertuari.

Ikasleen entzunaldia

entzun12-03-02

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, martxoaren 2an, ostirala, bigarren hiruhileko ekintzen barne, Elkarguneko areto txikian entzunaldi bat eskainiko dute.
Ekitaldia, arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak  izango dira entzungai: biolina, pianoa, akordeoia, saxofoia, klarinetea, gitarra, trikitixa, e.a.
Musika eta Dantza Eskolako irakasleek, bai ikasleei, bai gurasoei, baita herritar guztiei ere gonbidapena luzatu nahi die saio honetara hurbil ditzaten.

Joseba Beristainen musika “Gartzela” laburmetraian

gartzela 3

Maxixatzen Kulturaldiaren barne, Lizarralderen “Gartzela” laburmetraiaren aurkezpenean, Joseba Beristain, azkoitiar musikariaren musika entzuteko aukera izango dugu. Ekitaldi hau martxoaren 16an Azkoitiko Kultur etxean ospatuko da, arratsaldeko 19:30etan.
Bertan eta Josebarekin elkarlanean arituko dira Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako irakaslea den Edur Arranz,  eta ikasleek:  Ane Alberdi (zeharkako flauta)  eta Jon Altunak (akordeoia). Emanaldian zehar doinurik esanguratsuenak zuzenean joko dituzte.

XIII. Taldez talde – Folk Musika eta Dantza

txalaparta

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XIII. edizioaren barne, datorren igandean, martxoaren 11n bigarren emanaldia ospatuko da. Oraingoan, euskal musika tresnak eta dantza izango dira protagonistak: Txalaparta, alboka, txistu, atabala, Trikitilariak, panderojoleak, atabala e.a.

Hona hemen egitaraua:

Musika tresnak ezagutzen

Boy Blowing Trumpet

6-7 urteko ikasleei zuzendutako ekintza berezia da. Ekimen hau, urtero,  bigarren hiruhilean zehar antolatzen da. 
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak aurkeztea da. Horrez gain, ikasleek aukera izango dute musika tresna guztiak frogatzeko.

Hona hemen lehenengo datak:
Perkusioa – otsailaren 6an, 18:15etan
Tronpeta eta Akordeoia – otsailaren 7an, 17:15etan
Akordeoia – otsailaren 8an, 18:00etan
Biolina – otsailaren 13an, 18:00etan
Txistu eta Biolina – otsailaren 14an, 17:15etan
Trikitixa – otsailaren 15ean, 18:00etan
Gitarra – otsailaren 22an, 18:00etan
Trikitixa eta Gitarra, otsailaren 23an, 17:15ean
Klarinetea eta Saxofoia – otsailaren 27an, 18:00etan
Klarinetea eta Saxofoia – otsailaren 28an, 17:15etan

XIII.Taldez-talde

orkestra

Datorren hilean, martxoaren 4an,  XIII. Taldez-taldeko ekimenari hasiera emango zaio Bizkargi eta Iraurgi abesbatzen arteko kontzertuarekin.
Bigarren eta hirugarren emanaldiak hurrengo bi igandetan ospatuko dira.
Kontzertu hauek, Kontzejupean eta eguerdiko 13:00ean izango dira.
Orkestrari dagokion kontzertua, martxoaren 18ra aldatu beharra izan da. Beraz, hona hemen entsegu-data berriak:

OTSAILEAN: 24an eta 29an
MARTXOAN: 7an, 9an, 14an eta 16an