2019 - 11 - 14

Koruen Topaketa eta Kontzertu Erraldoia Donostian

bizkargi koro

Datorren maiatzean, Bizkargi Abesbatzak parte hartuko du Donostian Olatu Talka egitasmoaren barne antolatutako KORUEN TOPAKETAN (maitzaren 6an) eta KORUAK eta BANDAK elkarlanean prestatutako KONTZERTU ERRALDOIAN (maitzaren 12an)

EGITARAUA
*maiatzaren 6an – igandean, Donostiako “Zuloaga” Enparantzan 12:30etan
1. zatia: abesbatza Txikiak
-10:30etan harrera
-11:00etan entsegua

2. zatia: Gazte eta Helduen arteko Abesbatza
-11:00etan harrera
-11:30etan entsegua

12:30etan – EMANALDIA

Txikien abesbatzaren errepertorioko abestiak hauek dira: *Arratsalde honetan – *Mundu berri bat nahi nuke – *Amets bat, Esther Iñiguez-en zuzendaritzapean.

*maitzaren 12an – larunbatean, Donostiako “Kataluina” Enparantzan, 19:30etan

Bestalde, maiatzaren 12an ere parte hartuko dute lehen zatian eta hirugarren zatian Juan Jose Ocon-en gidaritzapean osatutako Banda eta Abesbatzen taldean. Egitarauaren azken hiru abestietan: *Pintxo Pintxo, *Paristik  natorren eta *Zapi zuria,  Txirri, Mirri eta Txiribiton-en lankidetzarekin.

2012-13 Ikasturterako Matrikulazioa

Matrikula12-13

2012-13  Ikasturterako ikasleen matrikulak formalizatzeko, Eskolak bi epealdi erabiliko ditu; bata lehengo ikasleei eta bestea ikasle berriei zuzenduta.
*Lehenengo epealdia, bakarrik lehengo ikasleentzat izango da: martxoaren 19tik 31arte (biak barne).
*Bigarren epealdia, ikasle berrientzat: apirilaren 16tik ekainaren 15arte (biak barne).

Talde-espezialitateen ordutegiak martxoaren 12tik aurrera Eskolako iragarki-taulan ipiniko dira:
- Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte bitartean, bi  urtekoak barne)
- Musika Lantegiak (3-6 urte bitartean, biak barne)
- Dantza ( 4 urtetik aurrera)
- Musika Hizkuntza (7 urtetik aurrera)
- Harmonia klasikoa eta modernoa
- Orkestra eta Musika Tresnen talde ezberdinak
- Abesbatza
- Musika Hizkuntza eta Dantza (Helduentzat)

Tresna-espezialitateen ordutegiak ekaineko azken astean banatuko dira.  Irakasle bakoitzarekin ordutegi horiek adosteko egunak Eskolako iragarki-taulan egongo dira ekainaren 22tik aurrera (barne).
Oharra: Izendatzen diren adin guztiak, 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31artekoak dira.

Para formalizar la matrícula de los alumnos para el próximo curso 2012-13 la Escuela ofrece dos plazos de inscripción:
*El primero de ellos, únicamente para los antiguos alumnos: desde el 19  el 31  de marzo (ambos inclusive).
*El segundo plazo es para los nuevos alumnos: desde el 16 de abril hasta el 15 de junio (ambos inclusive).

Los horarios de especialidades grupales estarán expuestos en el Tablón de Anuncios de la Escuela, a partir del 12 de marzo:
- Educación Musical Temprana (0-2 años)
- Talleres de Música  (3-6 años)
- Danza ( a partir de los 4 años)
- Lenguaje Musical (a partir de los 7 años)
- Armonía clásica y moderna
- Orquesta / Grupos instrumentales varios.
- Coro
- Lenguaje Musical y Danza para adultos.
Los horarios de especialidades instrumentales se repartirán durante la última semana de junio. Los días para acordar dichos horarios con l@s  respectiv@s profesores/as estarán expuestos en el tablón de anuncios de la Escuela a partir del  22 de junio (inclusive).

Nota: Las referencias de edades mencionadas son entre el 1 de enero y hasta el 31 de diciembre del 2012.

XIII. Taldez talde – Gazteen orkestra

XIII taldez

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XIII. edizioaren barne, datorren igandean, martxoaren 18an hirugarren emanaldia ospatuko du. Oraingoan, gazteen orkestrak Ismael Conde-ren gidaritzapean parte hartuko du. Emanaldi honekin aurtengo taldez talde egitasmoari amaiera emango zaio. Irakasleek herritar guztiei gonbidapena luzatu nahi die saio honetara hurbil ditzatzen.