2019 - 12 - 12

38. Dantzari txiki eguna igandean

Maiatzaren 13an, igandean,  urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartzen dute, Azkoitiko  Udalaren babesarekin, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean.
Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Floreaga” Ikastetxeko eta “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldeek eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek.

EGITARAUA:

•    11:00etan – DANTZARIEN BILKURA, Julio Urkixo etorbiedan eta ondoren kalejiran  talde guztiak Herriko Enparantzara.
•    12:00etan – Herriko Enparantzan AGURRA eta AGINTARIENA dantzatuko dira. Ondoren, kale nagusian zehar dantzen erakustaldia.
•    13:15etan, Herriko Enparantzan, dantza talde guztien DANTZA ALARDEA.

Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu.

Konta iezadazu

*