2019 - 12 - 12

Allegro Mosso-Italia

Italian, Emilia-Romagna-n, Europear Musikari Gazteen Jaialdian parte hartu duten gazteek iritsi dira Euskal Herrira.

Italian, Europako 25 herrialdeetako 4500 gazteek, ekitaldi handi honetan protagonistak izan dira. Euskal Herriko Musika Eskola ezberdineetatik 100 musikarI baino gehiagok pate hartu dute bertan eta aukera izan dute beraien errepertorioko musika eta baita, musika eta dantza elkarturik ere aurkezteko. Talde-mota hauek eraman dituzte: *Euskal Musika tresnak eta Euskal Dantza, txalaparta, txistu, alboka, trikitixa, panderoa, e.a. Bertan parte hartu dute “Bizkargi” Musika eta Dantza Eskolako bi txalapartariak:  Ion eta Unai Artola eta Beñat Ucin, atabalariak.

Jaialdiaren hasierako zeremonia maiatzaren 17an izan zen, 21:00etan Ravennan-n, “Luigi Cherubini” izendatzen den gazte Orkestra batekin. Zuzendaria, Wayne Marshall, pianista ere bezala ezagutzen duguna eta egun horretan, Gerwsing-en errepertorio aurkeztu ondoren hainbat filmeetako musikak interpretatu zituzten.

Egunero, kontzertu ugariak entzuteko aukera izan dute Emilia-Romagna-ko bailaran: Comacchio, San Leo, Castrocaro, Mesola, Bellaria, Riccione, Cesena, Rimini, Cervia,e.a.…. eta amaitzeko Cesena-n ospatu zen amaierako Kontzertu Erraldoia, larubatean, maiatzaren 19an, 21:00etan. Harrera jendetsuarekin, klausurako zeremonia ospatu zen. Kontzertu handi honetan parte hartu zuten Goran Bregovic eta “The Wedding & Funeral Band“-ak.

Kontzertuan, Emilia Romagna-ko musika eskoletako ikasleek parte hartu zuten orkestra handi batekin, Mirco Besuttiren gidaritzapean. Elkarlanean, beste 80 ahotseko abesbatza ere, “Ludus Vocalis”, Elisabetta Agostiniren gidaritzapean.

Jaialdia handia, bai, izan da. Gazteek, 200 musika taldeekin elkarlanean musikaz aritu dira, egunerokotasunean hainbesteko garrantzia duen gai honetan.

Konta iezadazu

*