2019 - 12 - 12

Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-3 urte)

Datorren ikasturterako, berriro ere eskaintza, adin gutxiko umeentzat zuzenduak izango dira Musika Tailerrak: 0-3 urte artekoentzat. Guraso batekin lagunduta, haurrak zenbait arlotan, musikaren bidez, estimuluak jasotzeko aukera izango du. Jaio eta gero ere, xedea, gurasoekin erlazioa indartzea baita.
Musika Tailer hauekin hainbat onura lortzeko bidea eskainiko die musikak umeei. «Musika umearekin bakarrik egoteko momentu bat izan daiteke gurasoarentzat». Harremanak indartu eta erlazio estua egiteko baliagarria izan daiteke.
Haurrak, zenbait estimulu jasotzen ditu musika tailerretan: adimenezko trebetasunak garatzen ditu, psikomotrizitatea lantzen du, garapen integrala, azken batean. Pixkanaka, haurrek ez ezik, gurasoek ere hainbat gauza ikasten dituzte; beraien seme edo alabarekin nola jolas egin behar duten, zein kantu mota diren egokienak, nola hitz egin behar zaien, e.a. Beraz, formazioa amak edo aitak ere jasotzen du.
Musika Tailer hauek, musikaria eta musikoterapeuta den Nerea Goikoetxearen eskutik jasotzeko aukera izango dute interesa duen guztiak.
Ekainaren 14an, 15:00etan, Musika Eskolan, 5. gelan, gai honi buruz informazioa eramango du irakasle berak. Ordutegiak, taldeak. e.a.
Matrikulazio epea ekainaren 21arte irekita egongo da.

Konta iezadazu

*