2017 - 11 - 21

Ongi etorri Bizkargi Musika eta Dantza Eskolara

kurtsoa

Irailaren 6an “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2012-13ko ikasturte berriari hasiera emango dio. Bere eskaintza hauxe da:
Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte)
Musika Tailerrak: (3-6 urte)
Dantza Tailerrak: (4-6 urte)

Gazteentzako: Musika Hizkuntza – Musikoterapia – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza
Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako,  Flauta,Klarinetea,  Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Perkusioa, Gitarra  klasikoa, Gitarra elektrikoa, Gitarra Baxua, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Alboka, Dultzaina, Txalaparta.

Helduentzako: Euskal Dantza -  Musikoterapia – Musika Hizkuntza eta Instrumentu guztiak.

Haurdunentzako: Musikoterapia

Irailean 3, 4 eta 5ean berriro irekiko da epea, matrikulatu nahi duenarentzat baina bakarrik plazak libre dauden gaietarako. Informazio gehio nahi izan ezkero, posta elektronikoaren bidez eskatu dezake: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta lehenbailehen erantzuna eramango zaio edo 943-851070 zenbakira deituta.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, goizez 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Musikoterapia

musicHelduak

Ikasturte berri honetarako Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak  eskaintzen ditu Musikoterapia tailer ezberdinak, Nerea Goikoetxea Lasa Musikoterapeutaren eskutik.
Lehen eskaintza, Haurdunei zuzendurikoa izango da.  Musikaren laguntzaz, mugimendu desberdinak lantzen dira, arnasketa konziente bat, erlaxazioa, eta haurtxoarekin kontaktuan jarriz abesti desberdinei esker. Bigarren eskaintza, Helduentzako, Taldean abestuz, dantzatuz eta kezkatzen gaituzten gauzez hitz eginez.
Hirugarren eskaintza, gazteentzako. Garapen pertsonal bat bizi nahi duen edonorentzat.
Ez da inongo musika ikasketarik behar, disfrutatzeko gaitasuna, ilusioa eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez. “Bizitza musikarekin errezagoa baita”.
Ondoren agertzen da informazio gehiago: