2019 - 11 - 22

3. Adinerako Musika Tailerrak

helduTerap

Ikasturte honetan, Bizkargi Musika eta Dantza eskolak hirugarren adinekoentzat  Musika Tailerrak antolatu ditu. Urrian,  lehenengo taldea abian jarri da eta astean zehar doako 2 saio egiteko aukera izango dute. Helburuak: memoria trebatzea, birgaitze fisikoa bultzatzea, parte-hartzea handitzea, estutasuna gutxitzea, sozializazioa bultzatzea, erlaxazioa handitzea, autoestima hobetzea, komunikazioa eta integrazioa sustatzea eta sormena bultzatzea.

Handiagoa ikusi

Musika Hezkuntza Goiztiarra, Ikus-Entzunezko hitzaldia

haurSax2

Ikasturte honetarako berriro ere 0-2 urteko umeei zuzendutako Musika Hezkuntza Goiztiarra eskaintzen diegu. Informazioa zuzenekoa emango da eta horretarako, Nerea Goikoetxea irakasleak, irailaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 17:30etan Ikus-Entzunezko aurkezpena egingo du.  Bertan  joan zen ikasturtean parte hartu zuten ikasleekin prestatutako bideoa proiektatuko da. Gonbidapena luzatzen diogu interesaturik dauden guraso guztiei inongo konpromesurik gabe.
Hona hemen 2012-13ko ikasturterako proposatzen diren ordutegiak: