2019 - 11 - 14

Musikalean 2012

Kale1

Azaroaren 22an, musika eta dantza tailerretako haurrak, txistu, trikitixa, akordeoia eta panderojoleen laguntzarekin,  MUSIKALEAN ekintzan parte hartu zuten. Ekimen hau, Euskal Herriko Musika Eskolen elkartetik antolatzen da. Zezilia Donea (musikarien zaindaria) eguna ospatzeko egiten da eta bertan, Euskal Herriko Musika Eskoletako talde ezberdinak eta ordu berean, kalera ateratzen dira musikarien eguna ospatzeko. Azkoitian,  Xabier Munibe Parkean,  Tailerretako haurrak, musikarien laguntzarekin abestu eta dantzatu zuten egun horretarako prestatutako Musikalean abestia.

Sta. Zeziliaren omenez musika eta dantza Baztartxo Antzokian

zezil12

Azaroaren 23an musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, Baztartxo Antzokian musika eta dantza emanaldia eskaini zuten arratsaldeko 19:00etan.
Bertan parte hartu zuten, sei urtetik hasi eta hamabi urte bitarteko dantzariak eta musikarien artean, aldiz, txistulariak, trikitilariak, flauta taldea, kitarra eta flauta taldea, teklatuak eta orkestra izan genituen aukeran.
Hona hemen erantsita ostiraleko egitaraua:

Handiagoa ikusi

Francisco Escudero-ren omenez Kontzertua

Bizkargi Ab

Francisco Escuderoren “Mitoen Sinfonia” – Zarautz-en, azaroaren 25ean, igandean 17:30etan
200 bat haur ahotsek Escuderoren omenez, aukera izan zuten musikari profesionalen artean, narratzaile aktore profesionalarekin eta zuzendari profesionalarekin lan eder bat interpretatzeko. Aurten, F. Escuderoren mendeurrena izanik, bere omenez, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak 1993. urtean enkargatutako lana interpretatu zuten Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian: “Sinfonia Mitikoa”, On Joxe Migel Barandiaranen liburutik ateratako 3 euskal kondaira, haurren ahotsentzat, 9 instrumenturentzat eta narratzaile batentzat egina.
PARTAIDEAK:
Txinpirin abesbatza – Zarautz
Zarautz-Txiki abesbatza
San Pedro Txiki abesbatza – Zumaia
Antxieta abesbatza – Azpeitia
Ekintza Txiki abesbatza – Donostia
Kontserbatorioko haur abesbatza – Donostia
Bizkargi abesbatza – Azkoitia

Narratzailea: Kandido Uranga
Zuzendaria: Jose Antonio Sainz de Alfaro
Aurkezleak: Ainere Tolosa eta Egoitz Lasa
EITB bertan izango da, grabatu eta aurrerago ikusteko aukera izango dugu.

Kursaal-eko Kontzertuak

orkestG

Gazteen artean, musika klasikoaren inguruan,  zaletasuna bultzatzeko asmoarekin, ikasturte honetan, Kursaal Fundazioak eskaintza berezi bat arkeztu du. 30urtetik beherakoentzat, sarrerak merkeagoak  eta baita hainbat herrietan ere autobusa jartzeko aukera izan dugu.  Lehenengo ikuskizuna, urriaren 20an izan zen. Oraingoa, bigarrena,  azaroaren 30ean izango da (ostirala).

ACCADEMIA BIZANTINA – kalitate ezinhobeko euskarria izango da Viktoria Mullovarik Kursaalen egingo duen debutean laguntzeko. Programa musika barrokoaren bitxi bat da. Ottavio Dantone, zuzendaria
Viktoria Mullova, biolina

Hona hemen informazio gehiago:

Handiagoa ikusi

Musikalean 2012

Kamiseta12

Azaroaren 22an, musika eta dantza tailerretako haurrak, txistu, trikitixa, akordeoia eta panderojoleen laguntzarekin, Bizkargi Musika eta Dantzako ikasleek MUSIKALEAN ekintzan parte hartuko dute. Ekimen hau, Euskal Herriko Musika Eskolen elkartetik antolatzen da. Zezilia Donea (musikarien zaindaria) eguna ospatzeko egiten da eta bertan, Euskal Herri guztiko Musika Eskoletako talde ezberdinak eta ordu berean, kalera ateratzen dira. Azkoitian, ekintza hau Musika Eskolako parkean egingo da, azaroaren 22an eta arratsaldeko 17:30etan.

Adinduen astea San Jose Egoitzan

ostroa

Urtero bezalaxe, aurten ere, azaroan, San Jose Egoitzan adienduen astea ospatuko da. Bertan, herriko hainbat talde ezberdinak parte hartuko dute. BIZKARGI Musika eta Dantzako ikasleek, azaroaren 10ean, arratsaldeko 16:30etan izango dute beraien txanda.
Emanaldi  honetan, bai musika, bai dantza saioak aukeran izango ditugu entzun eta ikusgai. Gonbidapena, herritar guztiei luzatu nahi diegu bertara hurbil daitezen. Hona hemen egitaraua:

Handiagoa ikusi

XI. Klarinete Maratoia Zumaian

klarineteXI

Zumaiako Udal Musika Bandak antolatu du ikasturte honetarako Klarinete Maratoiaren XI. Edizioa, azaroaren 7tik 11ra. Klarinetearen inguruan edo klarinetea aitzakiatzat hartuta antolatutako hezkuntza-egitasmoa da. Bertan, klarinete eskolak, bestelako ikastaroak eta musika emanaldiak uztartuko dira eta jatorri zein maila ezberdineko musikaren bilgunea izango da.
Egitarauaren aurrerapen bat jaso dugu:
Maila guztietara zabalduta, bakarkako eta Taldekako eskolak (Carlos Casadó, ONE).
• Isiltasunaren Tailerra (helduentzat eta gaztetxoentzat).
• Buffet-Crampon, Mafer eta Erviti Musika etxeek dituzten musika-tresna eta osagarrien erakusketa.
• Klarinete Laukoteen Kontzertu-Lehiaketa (behean lehiaketaren oinarriak).
• “Klarinetea eta…” PINTXO- POTE Musikala.
• LUTHERIA, instrumentuen konponketa.
• Kontzertuak, emanaldiak, ganbara musika errezitala…
• KM Ensemble: “Garai bateko Serenatak, gaurko Kafe Musikala: Gran Partita, W.A Mozart”