2019 - 11 - 22

GABON KANTAK 2012

gabon kantak

Abenduaren 23an, igandean, Floreaga ikastetxeak antolatuta, 12:00etan, Baztartzo Antzokian, Gabon Kantak jaialdia ospatu zen .

Urtero bezalaxe herri ezberdinetako abesbatzak parte hartu zuten: Zumaiako, txikien eta gazteen abesbatzak, Bergaratik Musika Eskolako abesbatza eta Azkoititik, Floreaga ikastetxeko eta Alai Batzako taldeak eta Bizkargi Musika Eskolako abesbatza.Ekitaldiari amaiera emateko, talde guztiak elkarturik Miguel Mª Azpiazuren “Gabon Gaba” abestu zuten, Maje Larrañagaren gidaritzapean.

Imagenes Gratis para Navidad y Año Nuevo 2013

Ikasleen Entzunaldia Elkargunean

Gabon2012

Abenduaren 21ean, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldi bat eskaini zuten Elkarguneko areto txikian. Emanaldi honetan,  klarinetea, perkusioa, akordeoia, tronboia, gitarra eta pianoko ikasleek protagonistak izan ziren.

Imagenes GIF con movimiento

Entzunaldi honekin, lehen hiruhileko ekintzei amaiera eman zaio.

Handiagoa ikusi

Laura Olaizola-Ioritz Galarraga dantzari bikotea, berriro ere Txapeldun

bikoteDantza

abenduaren 6an, San Nikolas egunean, Harribilek antolatuta Orion ospatu zen Gazteen Dantza solteko txapelketa. Berriro ere 1. sariarekin etorri ziren  Azkoitiko BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolan ikasten duten: JORITZ GALARRAGA  eta LAURA OLAIZOLA, 14 urteko Azpeitiar bikote hau. Zorionak bikoteari eta baita irakasleari ere: Aitor Sorazu!

Imagenes GIF con movimiento

Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola bikotea, Txapeldun

Ioritz eta Laura2

Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola nagusi, Hernaniko Gazteen Dantza Txapelketan
Joan zen igandean ospatu zen Hernanin, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Hau, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, XXVIII. edizioa izan zen eta bertan, 16 bikoteen artean lehen saria jaso zuten, Azkoitiko BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolan  Aitor Sorazuren gidaritzapean ikasten duten: JORITZ GALARRAGA  eta LAURA OLAIZOLAk, 14 urteko Azpeitiar bikotea. Zorionak!