2019 - 11 - 14

XIV. Taldez talde: Euskal Dantza eta Musika Tresnak

Taldez FOLK copia

Datorren igandean, martxoaren 3an, Bizkargi Musika eta Dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen XIV.Taldez-taldeari hasiera emango dio musika eta dantza emanaldiarekin.
Emanaldia, eguerdian izango da,  13:00ean, Kontzejupean.
Protagonistak, Dantzariak eta Musika Tresna ezberdinetako ikasleek izango dira. Bertan, Txalapartariak, Trikitilariak, txistulariak, panderojoleak, atabalaria, baterijolea eta ahotsak ere entzuteko aukera izango dugu.
Hona hemen egitaraua:

Handiagoa ikusi

XIV. Taldez-talde martxoan

TALDEZXIV

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XIV. edizioaren barne,  martxoaren 3an, 10ean eta 17an hiru ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Hiru igande jarraian ospatuko dira eta guztiak Kontzejupean, 13:00ean.

*martxoaren 3an – Euskal Dantza eta Musika Tresnak: Trikitixa, panderoa, txistua, alboka eta txalaparta.

*martxoaren 10ean – Abesbatzak: Iraurgi eta Bizkargi Abesbatza

*martxoaren 17an – Gazteen Orkestra, Haize Taldea eta Hari Taldea

Dantza Taldea, kolaboratzaile Zu ere On Kixote? ikuskizunean

Imuntzo

Zu ere On Kixote? titulupean, Miguel de Cervantesen lana oinarri hartuta, Maite Agirrek bere testua idatzi du: “jatorrizko istorioa goitik behera birplanteatu nuen, gaurko irudietatik eta sentsibilitatetik abiatuta”. Agirrek sortutako lanean Imuntzo eta Beloki, eta Teresa dira pertsonaia nagusiak txirrindulari-Kixotearekin batera. Ikus-entzuleek “zaldun ibiltariaren figuran inspiratutako ikuskizuna” izango dute aurrean, “zaldun ameslari, bilatzaile eta erotua tokian tokiko istorioa idazteko aitzakia izan baita”.

Antzezleak: Imuntzo eta Beloki, Ainhoa Pineda, Unai Fernandez.
Atrezzoa: Miel Anjel Harana
Argiak eta soinua: Agustin Vega
Jantziak : Pili Jauregi
Kolaboratzaile artistikoak: IRAURGI ABESBATZA, BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako  DANTZA TALDEA,  JUAN KARLOS MERINO (Azkoitiko idazlea) eta beste kolaboratzaile artistiko batzuk.
Zuzendari laguntzailea : DANIEL PEÑA
Zuzendaria : MAITE AGIRRE
Produkzioa: AGERRE TEATROA  eta IMUNTZO eta BELOKI

Proiektu honen helburua da herri bakoitzeko jendearekin  harreman artistiko bat gauzatzea. Oso esperientzi zoragarriak sortzen ari omen dira herri bakoitzean. Beraz, gonbidapena luzatzen diogu herritar guztiei. Ikuskizuna, Baztartxo Antzokian, martxoaren 2an izango da, 22:00etan.

Entzunaldia Elkargunean

entzun

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, urtarrilaren 25ean,  bigarren hiruhileko ekintzei hasiera eman zion, Elkarguneko aretoan eskaini zuten lehenengo entzunaldiarekin. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak  izan ziren entzungai: biolina, pianoa, saxofoia eta perkusioa. *Bigarren entzunaldia, otsailaren 25ean, astelehenean, izango da. Elkargunean hau ere eta arratsaldeko 18:30etan.                                                                                                                          Oraingoan, PIANO-ko eta KLARINETE-ko irakasleen artean prestatutako entzunaldia  izango da.

Hona hemen egitaraua: