2019 - 11 - 22

2013-14 ikasturterako Matrikulazioa

matrikulazioa1314

2013-14  Ikasturterako  matrikulatzeko 1.epea, apirilaren 8tik  19arte (biak barne) irekitzen da. Epe honetan matrikula egiteko 2012-13ko ikasturtean matrikulatuta dagoen ikaslea izatea bete behar da..

Talde-espezialitateen ordutegiak Musika Eskolako iragarki-taulan daude:                                                                           Musika Tailerrak (4-6 urte bitartean, biak barne)             Dantza ( 4 urtetik aurrera)
Musika Hizkuntza (7 urtetik aurrera)
Harmonia klasikoa eta modernoa
Orkestra eta Musika Tresnen talde ezberdinak
Abesbatza
Musika Hizkuntza eta Dantza (Helduentzat)

*Ekainaren azken astean zehaztuko diren ordutegiak hauek dira:

Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte)                                                                                                                                 Musika Tailerrak (3 urtekoak).                                                                                                                               Musikoterapia Helduentzat.                                                                                                                                         Tresna-espezialitate guztiak.                                                                                                                                       Irakasle bakoitzarekin ordutegi horiek adosteko egunak Eskolako iragarki-taulan egongo dira ekainaren 24tik aurrera (barne).

Oharra: Izendatzen diren adin guztiak, 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31artekoak dira.

El plazo de matrícula para los antiguos alumnos se abre el próximo  8 de abril y  finaliza el 19 (inclusive).

Los horarios de especialidades grupales están expuestos ya en el Tablón de Anuncios de la Escuela:

Talleres de Música  (4-6 años)                                                                                                                                            Danza ( a partir de los 4 años)
Lenguaje Musical (a partir de los 7 años)
Armonía clásica y moderna
Orquesta / Grupos instrumentales varios.                                                                                                                        Coro                                                                                                                                                                                                  Lenguaje Musical y Danza para adultos.

Los horarios de las siguientes especialidades se concretarán durante la última semana de junio:

Educación Musical Temprana (0-2 años)                                                                                                                               Taller de Música  (3 años)                                                                                                                                                      Musikoterapia para adultos

Los horarios de especialidades instrumentales se repartirán durante la última semana de junio. Los días para acordar dichos horarios con l@s respectiv@s profesores/as estarán expuestos en el tablón de anuncios de la Escuela a partir del  24 de junio (inclusive).

Nota: Las referencias de edades mencionadas son entre el 1 de enero y hasta el 31 de diciembre del 2013.

XI. Musikaldia – Oñatin

OÑATI

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolak datorren ikasturtean XXV. urteurrena ospatuko du eta ospakizun hori aprobetxatu nahi izan du, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen XI. MUSIKALDIA Oñatin antolatzeko datorren apirilaren 27an.
Elkartea osatzen dugun Musika Eskola guztioi gonbidapena luzatu digute apirilaren 27an Oñatira joateko. Bizkargi Musika Eskolako Gaztetxoen Orkestrak bertan parte hartuko du,  beste hainbat Musika Eskolako ikasleek bezalaxe.
Guztiok praktikan jar dezagun, egun horretarako Oñatik aukeratu duen leloa hau da, barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu!
Lander Diaz de Gereñu Olabarri-ren Musika eta Egoitz Aizpuru Sanz-en hitzak osatzen dute egun horretarako sortu duten abestia “Musikari”.
Hona hemen partiturak eta hitzak:

XIV. Taldez taldeko 2. emanaldia

abesbatza13

Igandean, martxoaren 10ean, Taldez-taldeko XIV. edizioaren bigarren ekimena  ospatu zen.  Bertan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek aritu ziren Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean. Taldez taldeko egitasmoari amaiera emateko, azken emanaldia datorren igandean izango da. Oraingoan, lehenengo zatian Hari taldea eta Haize taldearen eskutik hiru tema izango ditugu entzungai eta bigarren zatian, Musika Eskolako Orkestra, Gorka Errezilen gidaritzapean.
Hona hemen Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen arteko emanaldiaren argazkiak:

XIV.Taldez taldeko 3.emanaldia

TaldezOrk13

Martxoaren 17an, (igandea) Taldez-taldeko XIV. edizioaren hirugarren ekimena  ospatu zen.  Bertan, Hari Taldea, Haize Taldea eta Gazte Orkestra aritu ziren gorka Errezil-en gidaritzapean. Eguraldia,  oso ona ez izan arren, jendearen erantzuna ezin hobeagoa izan zen. Egitarauari dagokionez, 1. zatian, Hari taldearen eskutik  errepertorio klasikotik prestatutako bi abesti entzun genituen. Haize taldeak, aldiz, jazz estiloan egindako Blues bat interpretatu zuten.

Bigarren zatian, Gazte Orkestraren errepertorioan entzun genituen, bai errepertorio klasikotik, Mozart-en “Kinder Symphony”,  bai Filmeetako musikak: “If I were a rich man”, “Moon River”, baita, rock eta funky erritmoa duten beste bi abestiak ere. Amaiera emateko, Euskal errepertoriotik, “Guk euskaraz” , Joxean Larrañaga “URKO”-ren abestia Beasaingo Iñaki Urkizuren moldaketarekin.

Hona hemen emanaldiaren argazkiak:

Ikasleen Entzunaldia Elkargunean

entzunaldiApirila

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, hirugarren hiruhileko ekintzen barne apirilaren 26rako beste entzunaldi bat prestatu du. Entzunaldi hau, Elkarguneko areto txikian izango da, ostiralean eta arratsaldeko 18:30etan. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak  izango ditugu entzungai: Flauta, Akordeoia eta Pianoa, bakarka, binaka eta taldekako saioekin. Guztiok gonbidatuta zaudete.

XIV. Taldez taldeko 1. emanaldia

8523785029_cd661c102f_z

Igandean, martxoaren 3an, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik  XIV. Taldez taldeari hasiera eman zitzaion. Bertan, euskal musika tresna ezberdinak aritu ziren, bai bakarka, bai taldeka, baita elkarlanean dantzariekin ere. Eguraldia ezin hobearekin Kontzejupera jendea ugari  hurbildu zen. Hona hemen argazki bilduma:

XIV. Taldez talde – Gazteen orkestra

orkestra13

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XIV. edizioaren barne,  martxoaren 17an hirugarren emanaldia ospatuko du. Bertan, lehen zatian Saxofoia eta Klarinetejoleekin osatutato taldea eta Biolin taldea izango ditugu entzungai  eta bigarren zatian Gazteen orkestrak Gorka Errezil-en gidaritzapean parte hartuko du. Emanaldi honekin aurtengo taldez talde egitasmoari amaiera emango zaio. Irakasleek herritar guztiei gonbidapena luzatu nahi die saio honetara hurbil ditzatzen.

XIV. Taldez talde Abesbatzak: Iraurgi eta Bizkargi

BizkargiAbes

Bizkargi musika eta dantza eskolak,  Taldez-talde egitasmoaren XIV. edizioaren bigarren ekimena  ospatuko du datorren igandean, martxoaren 10ean eta eguerdiko 13:00ean.
Emanaldi honetan, ahotsa izango da protagonista nagusia. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak bakarka eta elkarlaneko abestiak eskeiniko  dizkigute, Maje Larrañaga eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean.
Lehenbiziko zatian, Bizkargi abesbatzaren eskutik entzungo ditugu: J. Knowles-en ”MAKE A SONG FOR MY HEART TO SING”, Bruno Coulais-en “CARESSE SUR L’OCEAN”, J. Lekuona-ren ”UMETXOAREN AMETSAK”,  Alpha Villa-ren ”FOREVER YOUNG” eta Peggy March-en “I WILL FOLLOW HIM”.
Bigarren zatian, Iraurgi abesbatzaren eskutik entzungo ditugu: Gustavino-ren ”SE EQUIVOCO LA PALOMA”, Herrikoia “IZAR EDERRA”, Dante Andreo-ren  “CAMINITO”, J. Philips & M. Gillian-en ”CALIFORNIA DREAM” . Azkenik, bi abesbatzek elkarlanean eskainiko dizkigute, J.B. Elizanburu-ren “IKUSTEN DUZU GOIZEAN”   eta  Abesti Afrikarra “SIYAHAMBA” .