2019 - 11 - 14

Musika Eskolen festa Oñatin, 2013ko Musikaldian

perkusioa086

Larunbatean, apirilaren 27an, Oñatin XI. Musikaldi eguna ospatu zen. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen ekimena da. Bertan,  2.500 ikasleek parte hartu zuten, mota guztietako taldeekin. Egun berezi honi hasiera emateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua den, Cristina Uriarte andreak lehen hitzak esan zituen. Baita, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko Lehendakaria den Izusko Izagirrek eta Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako zuzendariak: Aitor Madina. Oñatiko alkatearen ongi etorriaren ondoren festa hasi zen.

Lehenik, Lander Diaz de Gereñu Olabarri-ren Musika eta Egoitz Aizpuru Sanz-en hitzak osatzen duten  abestia “Musikari” abestu zen guztien artean. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolatik 3 taldeek parte hartu zuten:        ABESBATZA, Maje Larrañagaren gidaritzapean;  DANTZA TALDEA ,  Txistulari, trikitilari, panderojole, atabaljole  eta Txalaparta bikotea, guztia Aitor Sorazu, Xabier Alberdi eta Ion Garmendiak zuzenduta.

Hirugarren taldea,  GAZTEEN ORKESTRA, Gorka Errezilen gidaritzapean.
Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina hala ere festa giro alaia egon zen Oñatiko kaleetan zehar.

Zorionak Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolari  eta Oñatiko herritarrei horrelako egun ederra antolatzeagatik!

Elkarguneko Entzunaldia

guztiak

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, hirugarren hiruhileko ekintzen barne, apirilaren 26an  musika tresna ezberdinetako ikasleekin Entzunaldia eman zuten Elkargunen. Bertan,  Flauta, Akordeoia eta Pianoa, bakarka, binaka eta taldekako saioak entzun genituen. Oraingoan, estrainaldian parte hartu zuten 6 ikasleek:

Bingen Aranbarri – Yaiza Diaz – Nerea Dominguez – Nahia Odriozola – Andrey Lizarralde – Unai Garate.

Hona hemen entzunaldiko argazkiak: