2019 - 11 - 14

Jazz-Rock emanaldia Elkargunean

KontzertuParkean

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak 2012-13ko ikasturtean zehar hainbat eta hainbat ekintza burutu ditu. Hileroko entzunaldiak, gabon aurreko emanaldiak,  martxoko hiru  igandeetako Taldez-taldeko kontzertuak, herriko festa inguruan kaleetan zehar, dantzariak, trikitilariak, txistulariak, e.a. eta baita herritik kanporakoak ere: Zarautzean, Donostian eta Oñatin. Aurten, formatu handiko ekintza bat ere izan dugu aukeran. Hau da, joan zen igandean, maiatzaren 19an ospatutako Xirulaz Kanta, Flauta Topaketa. Bertan aritu ziren    Gipuzkoako 17 herri ezberdinetatik etorri ziren 215 ikasle.
Asteazkenean, maiatzaren 29an, hasiera batean  Musika Eskolako Parkean Jazz-Rock musika  emanaldia antolatuta egon arren,  eguraldiagatik, Elkarguneko aretoan egin zen. Hona hemen argazkiak:

2012-13ko azken entzunaldia Elkargunean

taldea

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, maiatzaren 23an, ostegunean,  hirugarren hiruhileko azken Entzunaldia eskaini  zuten. Elkarguneko aretoan, instrumentu ezberdinetako ikasleek errepertorio tradizionaleko abestiak interpretatu zituzten, bakarkako eta taldekako partaidetzarekin. Emanaldi honekin, hilero egiten diren entzunaldiei amaiera eman zaie. Hona hemen argazkiak:

I. XIRULAZ KANTA Azkoitin

xirulaz 2013

Igandean, maitzaren 19 ospatu zen I. XIRULAZ KANTA, FLAUTA Topaketa Azkoitiko BAZTARTXO Antzokian. Hasiera batean, Enparantza Nagusian egiteko asmoa izan arren, eguraldiaren segurtasunik ez zegoenez, azkenean kokalekua Baztartxora aldatu beharra izan zen . Hala ere, programazioari dagokionez guztia aurrera ateratzeko arazorik ez zen gertatu.. Publikoaren erantzuna, aldiz,  ezin hobea baita.
Hona hemen argazkiak:

IKASLEEN ENTZUNALDIA Elkargunean

9

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, maiatzaren 23an, osteguna,  hirugarren hiruhileko azken Entzunaldia eskainiko digute. Elkarguneko aretoan, instrumentu ezberdinetako ikasleek errepertorio tradizionaleko abestiak joko dituzte, bakarka edota binakako aktuazioekin. Hala ere, Ikasturte amaierarte, ekintza gehiago izango ditugu aukeran:  maiatzaren 29an, Musika Eskolako Parkean, Blues/Rock emanaldia,  ekainaren 20an ikasturte amaierako Jaialdia Baztartxon,  eta ekainaren 23an, Balda Plazan, San Juan suaren inguruan “VI. ZATOZ DANTZARA, BALDA PLAZARA” ekimena.
Hona hemen, maiatzaren 23ko entzunaldiaren egitaraua:

Bergaran Txapeldunak: Joritz Galarraga eta Laura Olaizola

Laura-Joritz Bergaran
Maiatzaren 19an, Moiazpi dantza elkarteak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskadiko Dantza Solte Txapelketa antolatu zuen, herriko Pentekoste jaien egitarauaren barruan. Hau da, Euskadiko XXXVI Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Bertan, 16 dantzari bikoteen artean, lehenengo saria lortu dute Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako  Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola dantzari bikoteak. Zoriom beroenak beraiei eta bere irakaslea den Aitor Sorazuri!

Flautak eta ahotsak Donostiko Miramonen

Miramon

Donostian, maiatzaren 17an Miramon-eko Teknologi Parkeko Auditorium-ean Kontzertu berezi bat eskaini zuten,  Donostiko Kontserbatorioko flautako ikasleek, Lazkanokoak eta  Azkoitikoak elkarlanean. Kontzertuan,  baita ahotsak ere parte hartu zuten sei abestietan. Lan horretan aritu ziren Azpeitiko “Juan de Antxieta” eta Azkoitiko “Bizkargi”  abesbatzek. Hona hemen argazkiak:

XIRULAZ KANTA-Flauta Topaketa Azkoitin

xirulaz kanta

EHME-n elkartuak dauden Gipuzkoako Musika Eskoleetako ikasleek eta Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko ikasleek elkarturik, maiatzaren 19an elkarlanean arituko dira Azkoitiko Enparantza nagusian ospatuko den “Xirulaz Kanta” izeneko Flauta topaketan. Ekitaldi hau eguerdiko 13:00ean izango da.
Parte hartuko duten herriak hauek dira:
ANDOAIN / ASTIGARRAGA / AZKOITIA / AZPEITIA / DONOSTIA / ERRENTERIA / GETARIA / LAZKAO / LASARTE-ORIA / LEGAZPI / OÑATI / TOLOSA / URRETXU-ZUMARRAGA / ZESTOA / ZIZURKIL / ZUMAIA.
19 Musika Eskoletatik  200 ikasle inguru hurbilduko dira emanaldi berezi hau eskaintzea. Hona hemen egitaraua:

Handiagoa ikusi

Teknologi Parkeko Auditorium-ean Kontzertua

entsegu1

Donostian, maiatzaren 17an Miramon-eko Teknologi Parkeko Auditorium-ean Kontzertu berezi bat eskainiko da,  Donostiko Kontserbatorioko flautako ikasleek Azkoitikoekin elkarlanean. Kontzertuan,  baita ahotsak ere parte hartuko dute. Lan horretan arituko dira Azpeitiko “Juan de Antxieta” eta Azkoitiko “Bizkargi”  abesbatzek. Guztira sei abesti izango dira flautajoleekin batera eskainiko dituztenak. Hona hemen Azkoitian, maiatzaren 3ko entsegu-irudiak:

Igandeko Dantzari Txiki eguna

39dantzari

Igandean,  maiatzaren 12an, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek Dantzari Txiki egunean parte hartu zuten.  Hasiera batean, eguraldia iluna izan arren,  pixkanaka hobetzen joan zen eta ekimena aurrera eramatea posible izan zen.  Amaieran, herriko Enparantza nagusian,  13:00ean talde guztien arteko Alardeari hasiera eman zioten.  Hona hemen argazkiak:

Orioko Hari Topaketa larunbatean

Orio

Maiatzaren 11an, larunbatean, Orion HARI TOPAKETA ospatuko da. Bertan parte hartuko dute 16 herri ezberdinetako ikasleek eta beraien artean Azkoitiko Musika Eskolako ikasleek ere  izango dira. Guztiz, herri hauek parte hartzen dute:
ORIO / ZORTNOTZA / BERMEO / MUNGIA / GASTEIZ / ELGOIBAR / HONDARRIBI / PASAIA / LEZO / ASTIGARRAGA / BERGARA / DONOSTIA / ZUMARRAGA / AZKOITIA / ANDOAIN / TOLOSA.
Hona hemen egitaraua:
15:00etan: Ikastolako plazan elkartu.
15:30etan: Soinu proba eta entsegua.
17:00etan: Merienda
18:00etan: KONTZERTUA

Emanaldi hau Orioko Danbolin Musika Eskolak antolatzen du. Laguntzailea eta Babeslea, Orioko Udala eta EHME (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea). Hona hemen ekitaldiaren kartela.