2019 - 11 - 14

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA: 2013-14 ikasturtean

GoiztiarWeb1

2013-14 Ikasturterako Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak adin ezberdinetako pertsona guztientzat, Musika Tailerrak eskaintzen ditu Nerea Goikoetxearen eskutik. Aukera horien artean, 0-2 urte bitarteko umeei zuzendutako Musika Hezkuntza Goiztiarra, duela hiru urte abian jarri zen . Tailer hauetan, guraso batekin lagunduta, haurrak zenbait arlotan, musikaren bidez, estimuluak jasotzeko aukera izango du. Jaio eta gero ere, xedea, gurasoekin erlazioa indartzea baita.Musika Tailer hauekin hainbat onura lortzeko bidea eskainiko die musikak umeei. «Musika, umearekin bakarrik egoteko momentu bat izan daiteke gurasoarentzat». Harremanak indartu eta erlazio estua egiteko baliagarria izan daiteke. Haurrak, zenbait estimulu jasotzen ditu musika tailerretan: adimenezko trebetasunak garatzen ditu, psikomotrizitatea lantzen du, garapen integrala, azken batean.

Pixkanaka, haurrek ez ezik, gurasoek ere hainbat gauza ikasten dituzte; beraien seme edo alabarekin nola jolas egin behar duten, zein kantu mota diren egokienak, nola hitz egin behar zaien, e.a. Beraz, formazioa amak edo aitak ere jasotzen du.Interesa duen guztiak, matrikula egiteko epea, ekainaren 28arte irekia izango du. Informazio gehiago 943851070 telefonora deituta: goizez 9:30etatik 11:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.

2013-14rako matrikulazioaren 2. epealdia

PENTA

Datorren ikasturterako lehenengo matrikulazio epea, gaur, ekainaren 19an amaitu da. Epealdi honetan matrikulatutako ikasleen instrumentuko ordutegiak ekainaren 26an (datorren asteazkena, 19:00etan) eta ekainaren 27an, (osteguna 11:00etan) banatuko dira. Hala ere, adierazi nahi dugu, kanpoko irakasleek, bakarrik asteazkeneko ordutegian egongo direla.
Bestalde, Teklatu taldeentzako  eta Piano taldeentzako behin-behineko ordutegiak ekainaren 27an, 18:30etik 19:30era banatuko dira.
Matrikulazioari dagokionez, kontuan izan behar da 2013-14 ikasturterako  2.epealdia datorren astelehenean zabalduko dela, hau da, ekainaren 24tik 28ra. Egun horietan Idazkaritza ordutegia hauxe izango da: goizez 9:30etik 12:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 19:30era.
Azkenik, 2013-14ko ikasturte berriaren hasiera eguna, irailaren 5a izango da.

Familia Kondaira-IPUIN MUSIKALA-Jaialdian

froga

Ekainaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia Baztartxo Antzokian ospatu zen.
Aurtengoan, formatua aldatu egin da. Nerea Goikoetxearen FAMILIA KONDAIRA ipuin musikala antzeztu zen. Ipuinaren kontalaria, bertako musikari ikasle ohia den Iñigo Antsorregi izan da. Bestalde, adin guztietako gazteek parte hartu dute bertan, txikienetatik hasi,  gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere barne direlarik.
Musikariak, orkestra, euskal musika tresnak, dantzariak e.a. bertan aritu ziren ipuina, guztien elkarlanaren bidez, apaindu eta girotu ahal izateko. Hona hemen argazkiak:

MUSIKA FESTA AZPEITIAN

azpeitia

Joan zen igandean goizez, Azpeitian MUSIKA FESTA ekimena ospatu zen,. Bertan, Urola aldeko bost musika eskoleetako ikasleek parte hartu zuten: Zumarraga, Azkoitia, Zestoa, Zumaia eta Azpeitia.  Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina hala ere ikasleek kalez-kale musika saio ezberdinak egin zituzten. Eguerdian, 13:00ean Izarraitz Pilota lekuan partaide guztiak bildu ziren eta emanaldi bikain batekin festa giroan amaitu zen ekimen hau.

Hona hemen argazkiak: