2019 - 12 - 12

MUSIKA FESTA AZPEITIAN

Joan zen igandean goizez, Azpeitian MUSIKA FESTA ekimena ospatu zen,. Bertan, Urola aldeko bost musika eskoleetako ikasleek parte hartu zuten: Zumarraga, Azkoitia, Zestoa, Zumaia eta Azpeitia.  Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina hala ere ikasleek kalez-kale musika saio ezberdinak egin zituzten. Eguerdian, 13:00ean Izarraitz Pilota lekuan partaide guztiak bildu ziren eta emanaldi bikain batekin festa giroan amaitu zen ekimen hau.

Hona hemen argazkiak:

Konta iezadazu

*