2019 - 12 - 12

2013-14rako matrikulazioaren 2. epealdia

Datorren ikasturterako lehenengo matrikulazio epea, gaur, ekainaren 19an amaitu da. Epealdi honetan matrikulatutako ikasleen instrumentuko ordutegiak ekainaren 26an (datorren asteazkena, 19:00etan) eta ekainaren 27an, (osteguna 11:00etan) banatuko dira. Hala ere, adierazi nahi dugu, kanpoko irakasleek, bakarrik asteazkeneko ordutegian egongo direla.
Bestalde, Teklatu taldeentzako  eta Piano taldeentzako behin-behineko ordutegiak ekainaren 27an, 18:30etik 19:30era banatuko dira.
Matrikulazioari dagokionez, kontuan izan behar da 2013-14 ikasturterako  2.epealdia datorren astelehenean zabalduko dela, hau da, ekainaren 24tik 28ra. Egun horietan Idazkaritza ordutegia hauxe izango da: goizez 9:30etik 12:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 19:30era.
Azkenik, 2013-14ko ikasturte berriaren hasiera eguna, irailaren 5a izango da.

Konta iezadazu

*