2019 - 11 - 22

2013-14ko Ikasturtearen hasiera: irailaren 5ean

Publi1

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan,  2013-14ko ikasturtearen hasiera, Irailaren 5ean  eman zitzaion. Oraingoz, matrikulatuta dauden ikasleei, Talde-ordutegiak eta instrumentu-orduak banatu ziren. Hala ere, kontsultaren bat egin nahi duenak Musika Eskola bertara hurbildu eta idazkaritzan erantzungo zaio.

MUSIKOTERAPIA: 2013-14 ikasturtean

MusikTerapi

2013-14 Ikasturterako Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak  eskaintzen ditu Musikoterapia tailer ezberdinak.
Eskaintza hauen artean, berriro ere, Helduei zuzendurikoarekin jarraituko da. Taldean abestuz, dantzatuz eta kezkatzen gaituzten gauzez hitz eginez, musika giroan bizi eta disfrutatu nahi duen guztientzako egokituta dago.

Musikoterapiako tailerren artean, haurdunei zuzendurikoak ere, ikasturte berrian aukeran izango ditu.  Bertan, musikaren laguntzaz, mugimendu desberdinak lantzen dituzte, arnasketa konziente bat, erlaxazioa, eta haurtxoarekin kontaktuan jarriz abesti desberdinei esker.