2017 - 11 - 21

SORMEN eta ESPRESIO TAILERRA

Sormen Espresio

Musika eskolak musika ikasketak egin nahi dituenarentzat eskaintza zabala du. Orain bide berri bat ireki nahi du musikaren bitartez adierazpen artistiko desberdinak landuz:  Dantza eta Mugimendua,  Antzerkia, Musikoterapia
SORMEN TAILER HAU 40-55 urte bitarteko pertsonentzat zuzenduta dago:
Helburua ez da instrumentu bat  jotzea edo musika hizkuntza ikastea baizik eta
modu ludiko batetan, musikaren alderdi  terapeutikoa  erabiliko dugun pertsona bezala haztea.

Izen-emate epea: urriaren 17arte

TAILERRAREN HASIERA: Urriaren 18an / AMAIERA: Abenduaren 20an
Musika erabiliz lor dezakeguna:
1-Kontzentrazio ahalmena gehitzea.
2-Memoria hobetzea.
3-Gorputz espresioa lantzea.
4-Jendaurrean segurtasuna irabaztea.
5-Gure burua ezagutzea eta maitatzea.
6-Taldean integratuta sentitzea.
7-Norberaren eta besteen emozioak ulertzea.
8-Psikomotrizitate eta oreka lantzea.
9- Sormena sustatzea.
10-Gauza txikiez gozatzeko ahalmena lantzea.
============================================================================
INFORMAZIO GEHIAGO:  – Idazkaritzan, 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.
Tfnoa: 943/ 85-10-70 (ordutegi bera).

2013-14ko Ikasturtera ONGI ETORRI!

matrik13

Ongi etorri!  Bizkargi Musika eta Dantza Eskolara.
Irailaren 5ean “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2013-14ko ikasturte berriari hasiera emango dio. Bere eskaintza hauxe da:
Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte)
Musika Tailerrak: (3-6 urte)
Dantza Tailerrak: (4-6 urte)
Gazteentzako: Musika Hizkuntza – Musikoterapia – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza
Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako,  Flauta, Klarinetea,  Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Perkusioa, Gitarra  klasikoa, Gitarra elektrikoa, Gitarra Baxua, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Alboka, Dultzaina, Txalaparta.
Helduentzako: Euskal Dantza -  Musikoterapia – Musika Hizkuntza eta Instrumentu guztiak.
Haurdunentzako: Musikoterapia.
Irailaren 2, 3 eta  4an  berriro aukera izango da matrikula egiteko,  baina bakarrik plazak libre dauden ikasgaietan. Informazio gehio nahi izan ezkero, posta elektronikoaren bidez eskatu dezake: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta lehenbailehen erantzuna eramango zaio edo 943-851070 zenbakira deituta.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 4:00etatik 7:00etara (aste honetan: irailaren 4arte, barne)
Irailaren 5etik aurrera: Idazkaritzako ordutegia ikasturte osoan: 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Tfnoa: 943/ 85-10-70 (ordutegi bera)