2017 - 11 - 21

JARDUNALDI PEDAGOGIKOA Bilboko Alhondigan

JARDUNALDI hor 3

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) Azaroaren 16rako Bilboko ALHONDIGAn Jardunaldi Pedagogiko bat antolatu du.

Norentzat:
- Musika Irakasleria
- 1. eta 2. Hezkuntzako Irakasleria
- Besteak

GAIA: HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: MUSIKA HEZKUNTZA GUZTIONTZAT. Inklusioa: eskubidea eta erronka

KOMUNIKAZIOAK/ESPERIENTZIAK: Komunikazioa edo esperientziaren bat aurkeztu nahi duenarentzat, informazioa bidaltzeko epea Urriaren 4tik 24ra izango da ( ehme@ehme.eu helbidera bidali izen-abizenak, kurrikuluma eta laburpena)

Izen-ematearen epea: Urriaren 4tik Azaroaren 4ra

- Prezioa – Bazkideak: 40€ (bazkaria barne)
- Prezioa – Ez bazkideak: 80€ (bazkaria barne).
Hona hemen egitaraua:

Peter Pan, Antzerki Musikala Kursaal-ean

PeterPanBergara

Bergarako Musika Eskolak prestatu duen azkenengo antzerki musikala Peter Pan da. Guztia euskeraz. Musikal familiarra da, helduentzat zein haurrentzat.
Eskolako abesbatzak 80 haur, kantu ikasle batzuk eta 24 ikasle eta irakaslez osatutako orkestrak taula gainean. Formato handiko musikala da. Dekoratuak , baliabide teknikoak… Urriaren 26an Kursaalen egingo da. Bi saio egingo dira16:30etan eta 19:30etan. Kutxabank sarrerak helbidean, eros daitezke sarrerak.