2019 - 12 - 12

MUSIKOTERAPIA – Behar bereziak dituztenentzat

Jakina da gaur egun, musikak dituen onura terapeutikoak. Gorputz eta arima sendagai bezela erabiltzen da kasu askotan. Azken ikerketek aditzera ematen duten bezela, musikak nerbio-sistema zentralean eragiten du eta ondorioz, endorfina maila gehitzen du, hala nola, beste neurotransmisore batzuena bezela; dopamina, azetilkolina eta oxitozinarena.
Endorfinei buruz ikertu da, bizitzarekiko motibazioa eta energia ematen dutela, zoriontasuna eta poza gehitu, minaren gutxitzea dakartzatela eta ongizate sentsazioa bultzatzen dutela. Musikak sortzen duen aberastasun emozional eta pozak, sustantzi kimiko sendatzaileak sortzen ditu  gorputzean, honek bere anestesiko propioak sortuz. Honez gain, expresio bide ezin hobea da komunikazio zailtasunak dituztenentzat. Mundu afektibo eta emozionaleraino joateko ahalmena duelako. Musikoterapiak barne mundu zoragarri hau goxatzeko eta ulertzeko aukera ematen du. Musika guztiontzat da.
Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Behar Berezia dutenentzat  aukera paregabea eskaintzen du Musikoterapia tailerrak eskura jarriz. Izen-emate epea irekita dago urtarrilaren 31arte. Informazio gehiago 943851070 tfnora deituta.

Konta iezadazu

*