2017 - 11 - 21

2014-15 Ikasturterako matrikulazio epeak

Painting2

2014-15 Ikasturterako lehenengo matrikulazio epea,  apirilaren 1ean ireki da (asteartea). Hona hemen lehenengo eta bigarrengo epealdien datak:

1.- LEHENGO IKASLEENTZAKO MATRIKULA EPEA: apirilaren 1etik 11arte (biak barne)

2.- IKASLE BERRIENTZAKO MATRIKULA EPEA: apirilaren 28tik ekainaren 13arte (biak barne)

Bigarren epealdi honetan, matrikulazioa ondorengo ikasleentzako irekiko da:

A) Ikasle berria

B) Lehengo ikaslea izan arren, lehenengo epealdian ez da matrikulatu

C) Lehengo ikaslea izan arren, irakasgai bezala, bai Musika Hizkuntza, bai Musika Tailerra, baita Instrumentu aldaketa edo berria eskatu nahi du.

D) Epe honetan, ikasle berriak nahiz lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, lehentasuna inskripzio orriko zenbakiaren arabera izango dute.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara.

Hona hemen Taldeetako ordutegiak

XV. Taldez taldeko azken emanaldia: Gazte Orkestra

Orkestra eta Koro1

Igandean, martxoaren 30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak XV. Taldez taldeko azken kontzertua ospatu zuten. Protagonistak, oraingoan, instrumentu ezberdinetako ikasleak izan ziren: Biolinak, Flautak, Klarineteak, Saxofoiak, Tronboiak, Pianoa, Gitarra baxua, Perkusioa eta Ahotsak.

Guztien artean osatzen duten Gazte Orkestra honek, lehenik eskaini zituzten zortzi doinu  ezagun hauek: “My way”, Hey Jude, Pirates of the Caribbean” e.a. Eta azkenik, Oskorri-ren bildumatik, : “Haurrak ikasazue”, “Aldapeko” eta  “Ikusi Mendizaleak”.  Doinu hauen hitzak banatu ondoren publikoa ere animatu zen eta elkarrekin abestuz amaiera eman zitzaion aurtengo Taldez taldeari.

XV.Taldez taldeko 2. emanaldia, Folk Musika eta Dantza

8524882094_a3ffec04b6

Joan zen igandean, martxoaren 23an, Bizkargi Musika eta Dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen XV.Taldez-taldeko bigarren emanaldia ospatuko zen. Beti bezala, Kontzejupean izan zen eguerdiko 13:00ean. Protagonistak, Dantzariak eta Musika Tresna ezberdinetako ikasleek izan ziren:
Txalaparta, Alboka, Trikitixa, Txistua,Panderoa eta Atabala.
Hona hemen egitaraua