2019 - 11 - 14

IGANDEAN-DANTZARI TXIKI EGUNA

Dantzari

Maiatzaren 11an, igandean,  urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartzen dute, Azkoitiko  Udalaren babesarekin, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean.
Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Floreaga” Ikastetxeko eta “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldeak eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.

Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu. Hona hemen egitaraua:

Ikasleen Entzunaldia Elkargunean

33

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, apirilaren 11n, bigarren hiruhileko ekintzei amaiera eman zion, Elkarguneko aretoan eskaini zuten Entzunaldiarekin. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak izan ziren entzungai: saxofoia, Klarinetea eta Gitarrarekin. Entzunalda, Elkarguneko areto tikian izan zen, arratsaldeko 6:30etan. Hona hemen egitaraua: