2019 - 11 - 22

2014-15 Ikasturterako Matrikulazioa ikasle berrientzat

MATRIK2

IKASLE BERRIENTZAKO MATRIKULA EPEA: apirilaren 28tik ekainaren 13arte (biak barne)

Bigarren epealdi honetan, matrikulazioa ondorengo ikasleentzako irekiko da:

A) Ikasle berrientzako

B) Lehengo ikaslea izan arren, lehenengo epealdian ez dena matrikulatu

C) Lehengo ikaslea izan arren, irakasgai bezala, bai Musika Hizkuntza, bai Musika Tailerra, baita Instrumentu aldaketa edo berria eskatu nahi duenarentzat.

D) Epe honetan, ikasle berriak nahiz lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, lehentasuna inskripzio orriko zenbakiaren arabera izango dute.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara.

Ostiralean: pianoko ikasleen Entzunaldia Elkargunean

wallpaper piano

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak, maiatzaren 30ean, ostiralean, arratsaldeko 6:30etan entzunaldia eskaini zuten.  Elkarguneko areto txikian izan zen. Ekitaldian, oraingoan,  pianojoleak parte hartu zuten, nahiz eta bi aktuazioetan klarinetejoleak ere entzuteko aukera izan genuen. Bestalde, aurreratzea hurrengo ekitaldia, ikasturte amaierako Jaialdia BAZTARTXO Antzokian izango dela. Hau, ekainaren 12an, osteguna, arratsaldeko 7:00etan ospatuko da.

Dantzari bikotea, txapeldun Trintxerpen!

LauraJoritz

Laura Olaizola eta Ioritz Galarraga Gazte mailako Dantza Suelto txapelketan Gipuzkoako Txapeldun izan dira. Atzo arratsaldean Trintxerpen ospatu zen txapelketan. Zorionak bada bikoteari urte guztian egin duten lanarengatik. Aupa bikote, segi horrela!!! ZORIONAK!!!

1. DANTZA TOPAKETA DONOSTIAN maiatzaren 25ean

DANTZA TOPAKETA 2

Maitzaren 25ean, igandean, hasiera batean Donostiko Alderdi Ederrean antolatuta zegoen Dantza Topaketa, eguraldiagatik lekuz aldatu egin beharra izan zen. Hala ere, ordu berean, eguerdiko 12:00etan, I Dantza topaketa, San Martin merkatuan ospatu zen. Azkoitiko Bizkargi, Orioko Danbolin eta Donostiako Zurriola musika eta dantzako 170 ikaslek parte hartuko zuten. 6 Dantza ezberdin dantzatuz. Amaieran, Xabier Zabala zaurauztar musikariari , guztien artean omenaldi berezi bat egin zioten. Hona hemen argazkiak:

TRONBOI TOPAKETA ENPARANTZA NAGUSIAN

WEBtBOIA copia

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak antolatu du datorren maiatzaren 18rako TRONBOI TOPAKETA. EHME-n elkartuak dauden Gipuzkoako Musika Eskoletako ikasleen artean prestatzen ari diren emanaldi hau, maiatzaren 18an ospatuko da Azkoitiko Enparantza nagusian.
Lehenik, entsegu orokorra goizean 10:00 inguruan, ondoren kalez-kale arituko dira eta eguerdiko 12:30etan emanaldi nagusia izango da. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea, Bizkargi Musika eta Dantza Eskola eta Azkoitiko Udala dira egitasmo honen babesleak.
Guztira parte hartuko dute 85 ikasle eta ondorengo herritatik etorriko dira:
AZPEITIA – DONOSTIA – ERRENTERIA – HONDARRIBIA – MUTRIKU – ORDIZIA – PASAIA – TOLOSA – ZIZURKIL – AZKOITIA

Hona hemen egitaraua: