2017 - 11 - 21

2014-15 ikasturteko ordutegien banaketa

instrum copia

Datorren astean, ekainaren 24an eta 25ean, Musika tresnetako ordutegiak antolatzeko  irakasleekin hitz egitera etortzea gomendatzen da. Hona hemen ordutegiak:

arratsaldez:

ekainaren 24an, asteartean 19:00etan: PIANOA, AKORDEOIA, HARMONIA, KLARINETEA, SAXOFOIA, FLAUTA, TRIKITIXA, PERKUSIOA, TEKLATU TALDEAK.

ekainaren 25ean, asteazkenean 19:00etan: TXISTU, ALBOKA, TXALAPARTA, BIOLINA.

goizez:

asteartean 11:00etan – Belen Uriaren pianoko ikasleak

asteazkenean 11:00etan: PIANOA, AKORDEOIA, TEKLATU TALDEAK, GITARRA, TRIKITIXA

Informazio gehiago nahi izan ezkero, deitu 943851070 zenbakira, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:00era.

Ikasturte amaierako Jaialdia

san martin

Baztartxo Antzokian, ekainaren 12an, 19:00etan (osteguna), Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia ospatu zen. Aurtengoan, Azkoitiko doinuak, jendea eta istorioak izan ziren protagonistak. Partehartzaile ugari izan ziren bertan, adin guztietako ikasleek parte hartu zuten, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere barne direlarik.
Musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak, dantzariak e.a. bertan aritu ziren, guztien elkarlanaren bidez, Jaialdi bikaina aurrera ateratzeko aukera izanik. Hona hemen bideoa, Jaialdiaren laburpenarekin:

http://youtu.be/U2fFCfAwfaE

VII.Zatoz dantzara Balda plazara

VII zatoz dantzara

San Juan gauean, ekainaren 23an astelehenean, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, kalean zehar herriko dantzari gaztetxoek protagonistak izango dira  ondorengo programazioarekin: arratsaldeko 19:30etan Musika Eskolako parkean, dantzarien bilkura. 19:45etan Kalean zehar, dantza saio ezberdinak egingo dituzte BALDA PLAZARA bidean. Ondoren, BALDA PLAZAN dantzari  guztiek elkarturik dantzatuko dituzte haibat dantza. Emanaldi hau 20:30etan amaituko da.
Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik,  VII. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiek , Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!

Teklatu taldeen Entzunaldia Musika Eskolan

Teklatua

Ekainaren 17an, asteartea, arratsaldeko 6:00etan hirugarren hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko, teklatu taldeetako ikasleek entzunaldi txiki bat eskainiko dute. Bertan arituko dira baita, akordeoia, ahotsa eta klarinetea, talde ezberdinak osaturik.
Entzunaldi hau, musika eskola bertan izango da, arratsaldeko 6:00etan. Bestalde, musika eskolako ikasleen azken emanaldia, San Juan bezperan izango da BALDA PLAZAN,  VI. Zatoz dantzara BALDA plazara ekintzarekin, Aitor Sorazuren gidaritzapean. Guztiok gonbidatuta zaudete.