2019 - 12 - 12

38. Euskadiko Dantza Suelto Txapelketa

Aurreko larunbatean, urriak 18,ospatu zen Segurako Baratze Pilotalekuan 38.Euskadiko Dantza Suelto Txapelketa. Bertan partaide izan genituen Bizkargi Musika Eskolako ikasle diren bi bikote, Laura Olaizola-Ioritz Galarraga eta Garazi Gurrutxaga-Asier Ibarguren. Bi bikoteek maila bikaina eskeini zuten,bertan bildutako jendearen partetik zorion ugari jasoaz eskeini zuten bikaintasunagatik.
Sailkapenari begira berriz esan Garazi Gurrutxaga eta Asier Ibargurenek osatutako bikoteak 3. postua lortu zuela, eta Laura Olaizola eta Ioritz Galarragak, berriz, Gillermo Areizaga Saria lortu zutela. Sari hau lehenengo aldiz Segurako Txapelketan parte hartu eta postu onenean sailkatzen den bikoteak jasotzen du.
Zorionak beraz bi bikoteei Azkoitiko Bizkargi Musika Eskolaren partetik eta batez ere beraien irakasle den Aitor Sorazuren partetik urte guztian egin duten lanarengatik.

Konta iezadazu

*