2017 - 11 - 21

San Andres egunaren ospakizuna

SAndrespng

Urtero bezalaxe,  San Andres eguna ospatzen dela eta igandean, azaroaren 23an, eguerdian, Musika Eskolako dantzariak, txistulariak eta trikitilariak, kalean zehar irtengo dute herriko beste hainbat dantza taldeekin elkarturik. Eguraldiak ez badu laguntzen,  ekitaldi guztia Elkarguneko areto handian egingo da, hala nola dantzariak eta musikariak beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan egun hau ospatzeko. Guztiok gonbidatuta zaudete. Hona hemen egitaraua:

Adinduen astea San Jose Egoitzan

adinduak

Urtero bezalaxe, aurten ere, azaroan, San Jose Egoitzan adienduen astea ospatuko da. Bertan, herriko hainbat talde ezberdinak parte hartuko dute. BIZKARGI Musika eta Dantzako ikasleek, azaroaren 22an, arratsaldeko 16:30etan izango dute beraien txanda.
Emanaldi  honetan, bai musika, bai dantza saioak aukeran izango ditugu entzun eta ikusgai. Gonbidapena, herritar guztiei luzatu nahi diegu bertara hurbil daitezen.

MUSIKALEAN, azaroaren 19an, musika eskolako parkean

camiseta1

Azaroan, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME), zazpigarren urtez, MUSIKALEAN jarduera bultzatuz, berriro ere, proposatzen du  musika eskola guztiek talde ezberdinekin kalera ateratzea. Beraz, azaroaren 17tik 21era, Euskal Herriko musika eskoletako 1500 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute ekimen honetan.
Azkoitin, BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ekitaldia, azaroaren 18an izango da arratsaldeko 5:30etatik 6etara musika eskolako parkean.
Bertan parte hartuko dute, musika tailerretako txikiak, 3 urtetik 6 urte bitartekoak, Dantzariak, Txistulariak, Trikitilariak eta Panderojoleak. Tailerretako haurrak, musikarien laguntzarekin, abestien artean Musikalean abestu eta dantzatuko dute, egun  horretarako prestatutako abestia. Hona hemen abestiaren partitura:

Zezilia Deunaren omenez Kontzertu berezia

KARTEL2

Azaroaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 6:00etan Azkoitiko Musika Banda, Iraurgi Abesbatza eta Musika Eskolako ikasleek elkarturik, Zezilia deunaren omenez, kontzertu berezi bat eskainiko dute, Ismael Conde-ren gidaritzapean. Musika Eskolako gaztetxoentzat aukera paregabea da kontzertu honetan parte hartzea, izan ere bertan izango dira, bai orkestra, abesbatza, dantza, folk instrumentuak, e.a….
Azkoitiko taldeen arteko elkarlana bultzatzeko asmoarekin sortutako ekimena da, ez da lehenengo aldia eta azkena ere ez da izango. Beraz, animatu zaitezte Baztartxo Antzokira hurbiltzen, bai gazteok, bai gurasoak, eta baita musikazale guztiok ere!