2017 - 11 - 21

Gabonetako kontzertua Elkarguneko areto handian

gabon2014

Abenduaren 19an, arratsaldeko 6:30etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu da. Bertan, parte hartuko dute, orkestrak, biolin taldeak eta klarinete taldeak. Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu bai gurasoei, bai ikasleei, baita herritar guztiei ere gabon jaien sarrera gisa ospatzen den emanaldi berezi honetara hurbiltzeko. Hona hemen egitaraua:

Teklatu taldeen entzunaldia

tekla1

Abenduaren 18an, osteguna, lehenengo hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko, teklatu taldeetako ikasleek entzunaldi txiki bat eskainiko dute. Bertan arituko dira baita, akordeoia eta teklatuak elkarlanean. Entzunaldi hau, musika eskola bertan izango da, arratsaldeko 6:15etan.
Hona hemen egitaraua:

Pianojoleen Entzunaldia

piano guante2

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako pianojoleak, abenduaren 12an, ostirala, arratsaldeko 6:00etan, lehenengo hiruhileko entzunaldia eskainiko digute. Elkarguneko areto txikian, oraingoan pianoa bai izango da musika-tresna nagusia. Guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldi honetara.
Hona hemen egitaraua: