2017 - 11 - 21

Musika tresna ezberdinak aurkezteko 1. saioak

DSCN0102

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean, 6-7 urte bitarteko haurrei aurkezten dizkie familia ezberdinetako musika tresnak. Ekintza honi, otsailaren 9an hasiera eman zitzaion eta oraingoz aurkeztutako musika tresnak hauek dira:
Perkusiozkoak, PIANOA, GITARRA eta haize-metalezko BONBARDINOA eta TRONBOIA Otsailaren 19tik eta martxoaren 25erarte ikusiko dituztenak hauek izango dira:
ZEHARKAKO FLAUTA, KLARINETEA, OBOEA, SAXOFOIA, TRONPA, TRONPETA, TRONBOIA, TUBA, BONBARDINOA, BIOLINA, TRIKITIXA, PANDEROA, AKORDEOIA, TXISTU, TXALAPARTA, ALBOKA.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak aurkeztea da.

TALDEZ TALDE KONTZEJUPEAN XVI. Edizioa: Abesbatzak

2 Abesbatza

Martxoaren 8an, Taldez-taldeko XVI. edizioaren bigarrengo ekimena ospatuko da Kontzejupean, eguerdiko 13:00ean. Bertan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek arituko dira Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean.
Hona hemen kontzertuaren egitaraua:

TALDEZ TALDE KONTZEJUPEAN XVI.Edizioa: Folk Musika

TALDEZ FOLK

Martxoaren 1ean, Taldez-taldeko XVI. edizioaren lehenengo ekimena  ospatuko da Kontzejupean, eguerdiko 13:00ean. Protagonistak, Dantzariak eta Musika Tresna ezberdinetako ikasleek izango dira: Txalaparta, Alboka, Trikitixa, Txistua, Panderoa, Atabala eta Zeharkako xirula.
Taldez taldeko egitasmoaren barne beste bi emanaldi egongo dira. Bat, martxoaren 8an, Iraurgi eta Bizkargi Abesbatzekin eta bestea Gazteen Orkestrarekin.

Hona hemen lehenengo kontzertuaren egitaraua:

FANTASIA – Kontzertu didaktikoa

zatia Fantasia copia

Datorren igandean, otsailaren 22an, Azkoitiko Udal Musika Bandak antolatuta emanaldi bikain bat izango dugu aukeran Baztartxo Antzokian, eguerdiko 12:30etan.
“FANTASIA” izenburua duen Kontzertu Didaktikoa da, eta bertan gaztetxoenak musika tresna ezberdinak frogatzeko aukera izango dute. Egun egokia baita, herritar musikazale guztiok ekitaldi honekin gozatzeko.