2019 - 11 - 14

Kontzertua Elkargunean eta Bandako entsegu gelan ate irekiak

orkestra

Apirilaren 24, ostiralean, arratsaldeko 6etan, Elkarguneko Antzokian Musika Eskolako Gazte Orkestra, soka bostkoteak eta Zestoako “Ertxina” Musika Eskolako metal laukoteak kontzertu bat eskainiko dute; guztiak ikasleak izango dira. Iraupenari dagokionez, ordubete azpitik izango da. Gonbidapena luzatu nahi diogu bereziki, datorren ikasturterako MUSIKA TRESNA BERRIA AUKERATU nahi dutenentzat. Kontzertua amaitu ondoren interesaturik daudenentzat, Musika Gunean, BANDAKO ENTSEGU GELAN, Bandako musikariak aurkeztuko dituzte haizezko eta perkusiozko instrumentuak. Ikasle guztiak aukera izango dute aurrez aurre instrumentu guztiak, entzun,  ikusi eta baita frogatzeko ere.

Aurresku txapelketa Elgoibarren

CARTEL SOINU 2015 1

Datorren apirilaren 18an, Elgoibarko herriko antzokian ospatuko da Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolatik 9 urteko bi ikasleek parte hartuko dute: Oier Aldazabal eta Oier Salegi. Hona hemen parte hartuko duten dantzarien zerrenda:

Entzunaldia Elkarguneko “Oteiza” aretoan

flautak

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, apirilaren 15ean, asteazkenean, arratsaldeko 6:30etan, hirugarren hiruhileko lehenengo Entzunaldia eskainiko dute  Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Hauek dira bertan entzungo ditugun Musika tresna ezberdinak: akordeoia, trabeskako flauta, gitarra eta saxofoia. Hona hemen egitaraua:

2015-16 Ikasturterako matrikulazioaren 1. epea amaitu da

matrik 1

2015-16 Ikasturterako lehenengo matrikulazio epea, martxoaren 12an irekiko da (osteguna). Hona hemen lehenengo eta bigarrengo epealdien datak:
1.- LEHENGO IKASLEENTZAKO MATRIKULA EPEA: martxoaren 12tik 27arte (biak barne)
2.- IKASLE BERRIENTZAKO MATRIKULA EPEA: apirilaren 13tik ekainaren 12arte (biak barne)
Bigarren epealdi honetan, matrikulazioa ondorengo ikasleentzako irekiko da:
A) Ikasle berria
B) Lehengo ikaslea izan arren, lehenengo epealdian ez da matrikulatu
C) Lehengo ikaslea izan arren, irakasgai bezala, bai Musika Hizkuntza, bai Musika Tailerra, baita Instrumentu aldaketa edo berria eskatu nahi du.
D) Epe honetan, ikasle berriak nahiz lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, lehentasuna inskripzio orriko zenbakiaren arabera izango dute.

Hauek dira ikasleek aukeran izango dituzten musika tresnak:

Adar polifonikoa: pianoa, gitarra, akordeoia Zurezko-haizezkoak: trabeskako flauta, flautina, oboea, klarinetea, saxofoia Metalezko-haizezkoak: tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa Perkusioa / Harizkoak: biolina  Instrumentu tradizionalak: txistu, silbotea, trikitixa, panderoa, alboka, txalaparta

Joera berriak: Teklatua – Gitarra elektrikoa – Gitarra baxua – Bateria

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara. Hona hemen taldeetako ordutegiak:

TALDEZ TALDE KONTZEJUPEAN XVI.Edizioa: Orkestra

tronpeta kolorez

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XVI. edizioaren barne,  martxoaren 15ean hirugarren emanaldia ospatu du. Bertan, lehen zatian Biolin bostkotea izan dug entzungai  eta bigarren zatian Gazteen orkestrak Gorka Errezil-en gidaritzapean parte hartu du. Emanaldi honekin aurtengo taldez talde egitasmoari amaiera emango zaio.
Hona hemen kontzertuaren egitaraua: