2019 - 12 - 12

2015-16 Ikasturterako matrikulazioaren 1. epea amaitu da

2015-16 Ikasturterako lehenengo matrikulazio epea, martxoaren 12an irekiko da (osteguna). Hona hemen lehenengo eta bigarrengo epealdien datak:
1.- LEHENGO IKASLEENTZAKO MATRIKULA EPEA: martxoaren 12tik 27arte (biak barne)
2.- IKASLE BERRIENTZAKO MATRIKULA EPEA: apirilaren 13tik ekainaren 12arte (biak barne)
Bigarren epealdi honetan, matrikulazioa ondorengo ikasleentzako irekiko da:
A) Ikasle berria
B) Lehengo ikaslea izan arren, lehenengo epealdian ez da matrikulatu
C) Lehengo ikaslea izan arren, irakasgai bezala, bai Musika Hizkuntza, bai Musika Tailerra, baita Instrumentu aldaketa edo berria eskatu nahi du.
D) Epe honetan, ikasle berriak nahiz lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, lehentasuna inskripzio orriko zenbakiaren arabera izango dute.

Hauek dira ikasleek aukeran izango dituzten musika tresnak:

Adar polifonikoa: pianoa, gitarra, akordeoia Zurezko-haizezkoak: trabeskako flauta, flautina, oboea, klarinetea, saxofoia Metalezko-haizezkoak: tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa Perkusioa / Harizkoak: biolina  Instrumentu tradizionalak: txistu, silbotea, trikitixa, panderoa, alboka, txalaparta

Joera berriak: Teklatua – Gitarra elektrikoa – Gitarra baxua – Bateria

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara. Hona hemen taldeetako ordutegiak:

Konta iezadazu

*