2019 - 12 - 12

Kontzertua Elkargunean eta Bandako entsegu gelan ate irekiak

Apirilaren 24, ostiralean, arratsaldeko 6etan, Elkarguneko Antzokian Musika Eskolako Gazte Orkestra, soka bostkoteak eta Zestoako “Ertxina” Musika Eskolako metal laukoteak kontzertu bat eskainiko dute; guztiak ikasleak izango dira. Iraupenari dagokionez, ordubete azpitik izango da. Gonbidapena luzatu nahi diogu bereziki, datorren ikasturterako MUSIKA TRESNA BERRIA AUKERATU nahi dutenentzat. Kontzertua amaitu ondoren interesaturik daudenentzat, Musika Gunean, BANDAKO ENTSEGU GELAN, Bandako musikariak aurkeztuko dituzte haizezko eta perkusiozko instrumentuak. Ikasle guztiak aukera izango dute aurrez aurre instrumentu guztiak, entzun,  ikusi eta baita frogatzeko ere.

Konta iezadazu

*