2017 - 11 - 21

Piano-entzunaldia “Oteiza” aretoan

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, maiatzaren 29an, ostirala, arratsaldeko 6:00etan, hirugarren hiruhileko  hirugarren Entzunaldia eskainiko dute  Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Parte hartzaileak, oraingoan pianoko  32 ikasle izango dira. Hona hemen egitaraua:

Piano-entzunaldia “Oteiza” aretoan

pianoentzun

Datorren ostiralean, maiatzaren 29an, arratsaldeko 6:30etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako piano-ikasleak hirugarren hiruhileko entzunaldia eskainiko digute. Bertan, 32 ikasleek parte hartuko dute. Hona hemen egitaraua:

VI. Tronboneitor ospatu zen Mutrikun

VITronboneitor Mutriku

Maiatzaren 23an, larunbatean, Mutrikuko Udal Musika Eskolak antolatuta VI. Tronboi topaketa (“Tronboneitor”) ospatu zen. Bertan bildu ziren 100 tronboijoleen artean, Bizkargi Musika Eskolako irakaslea den Inma Diaz-Oliver eta ondorengo 4 ikasle hauek parte hartu zuten: Danel Larrañaga, Eider Azpiazu, Ane Epelde, eta Jon Fernandez. Egitaraua hauxe izan zen: 9:30etatik 11:00 alderarte entsegua eta soinu frogak. Plazatik Goiko Plazaraino kalejiran ibili ziren eta 12:30etan goiko plazan kontzertua eskaini zuten. Herriko udal Musika Bandak beraiekin parte hartu zuten eta horrela amaiera eman zioten seigarren Tronboi topaketari.

Entzunaldia “Oteiza” aretoan

entzunmai

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, maiatzaren 22an, ostirala, arratsaldeko 6:00etan, hirugarren hiruhileko  bigarren Entzunaldia eskainiko dute  Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Hauek dira bertan entzungo ditugun Musika tresna ezberdinak: klarinetea, saxofoia eta pianoa. Hona hemen egitaraua:

2015-16 Ikasturterako matrikulazio epea irekita

2matrikula

Ikasle berrientzako matrikula epea ireki da apirilaren 13an eta ekainaren 12an itxiko da (biak barne)
Bigarren epealdi honetan, matrikulazioa ondorengo ikasleentzako irekiko da:
A) Ikasle berrientzako
B) Lehengo ikaslea izan arren, lehenengo epealdian ez dena matrikulatu
C) Lehengo ikaslea izan arren, irakasgai bezala, bai Musika Hizkuntza, bai Musika Tailerra, baita Instrumentu aldaketa edo berria eskatu nahi duenarentzat.
D) Epe honetan, ikasle berriak nahiz lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, lehentasuna inskripzio orriko zenbakiaren arabera izango dute.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara.
Hauxe da zerrenda musika tresna aukeratu nahi duenarentzat : pianoa, akordeoia, biolina, xirula, klarinetea, oboea, saxofoia, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, txistu, trikitixa, panderoa, alboka, txalaparta, perkusioa, bateria.

EMUSIK- ANOETAN, maiatzak 9, arratsaldez: MUSIKATU BIZITZA!!!!!

EMUSIK2016

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera batuko dira musikari nahiz dantzariak Anoetako oholtza gainean. Juan Jose Ocon izango da ekitaldiaren zuzendari, Olatz Beobideren koordinazio artistikoaren laguntzarekin. Antolatzaileek herritarren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi dute eta horretarako sortutako bide ezberdinen berri eman dute gaur 2016 Gunean.
Ekitaldi honetan parte hartzeko interesa duen herritar orok gonbidapen bat lortu ahal izango du crowdfunding bidez (http://www.oninart.com/tienda/emusik). Bost euroko ekarpenarekin, pertsona bakoitzak gonbidapen bat eskuratuko du, eta 5 euro gehiagoren truke, jaialdiaren kamiseta ere bai, hori izango da ekimenari babesa erakusteko modua. Gonbidapenak jaialdiaren egunera arte izango dira eskuragarri Fnac dendan (Urbieta, 9) eta baita sarean ere. Entseguan, dantzari-talde batez lagundutako 5.000 musikarik hartuko dute parte. Azken horiek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta ordu betez, lau abesti interpretatuko dituzte: Txanton Piperri (Buenaventura Zapirain), Europako Ereserkia, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa eta Musikatu Bizitza, herritarrei zabaldutako lehiaketa bitartez aukeratutako abestia, Garazi Zabaleta gazte beasaindarrak sortutakoa. Abesti, partitura eta audio guztiak musika-eskolaren webgunean erabiltzaileen eskura egongo dira.
Horrez gain, ekitaldi hau berezia eta asmo handikoa bihurtzeko intentzioarekin, sorpresa ugari egongo da ikuslearentzat (koreografiak, aktoreak, gorputz-perkusioa, etab.). Herritarren eskura jarriko da inaugurazio-ekitaldiaren entsegu hau, eurek ere aldaketak eta hobekuntzak proposatzeko aukera izan dezaten.

MUSIKALDIA 2015, Errenterian: maiatzak 9, goizez

musikaldia2015

Datorren larunbatean, maiatzaren 9an, “Tonuan jarri” lelopean MUSIKALDIA 2015 ospatuko da Errenterian.
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) bi urtero ospatzen duen jaialdia, aurten Errenteria Musikalek antolatuko du.
Milaka emanaldi egongo dira herriko eszenatoki desberdinetan. Hona hemen informazio guztia: