2019 - 11 - 14

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako helbide aldaketa

MUSIKA ESKOLA B

Hona hemen Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako helbide aldaketari dagokion informazioa. Baita, ikasturte berrirako eskaintza ere:

Helbidea: Aita Madinabeitia z/g / Elkargunea – 20720 Azkoitia (GIPUZKOA)
Telefonoak: 943/85-10-70 eta 943/85-37-64
Webgunea: www.bizkargimusikaeskola.com/
Posta elektronikoa: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com

Solairu batean banatutako gelak,  honako ikastaroetarako:

Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte)  Musika Tailerrak: (3-6 urte)
Dantza Tailerrak: (4-6 urte)
Taldekako eskaintza: Musika Hizkuntza – Musikoterapia – Harmonia – Informatika musikala – Abesbatza – Euskal Dantza, Teklatu taldeak, Orkestra, instrumentu talde ezberdinak.
Instrumentuak: Pianoa,  Akordeoia, Biolina, Trabeskako flauta, Klarinetea,  Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Perkusioa, Gitarra  klasikoa, Gitarra elektrikoa, Gitarra Baxua, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Alboka, Txalaparta.
Helduentzako: Euskal Dantza -  Musikoterapia – Musika Hizkuntza eta aipatutako instrumentu guztiak.
Musika Eskolako I, II, III eta IV. mailak.

Hona hemen instalazio berrien argazkiak:

2015-16 Ikasturtea

201516 ikasturtea

Irailaren 7an “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2015-16ko ikasturte berriari hasiera emango dio. Bere eskaintza hauxe izango da:
Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte)
Musika Tailerrak: (3-6 urte)
Dantza Tailerrak: (4-6 urte)
Taldekako eskaintza: Musika Hizkuntza – Musikoterapia – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza, Teklatu taldeak, orkestra, instrumentu talde ezberdinak.
Instrumentuak: Pianoa,  Akordeoia, Biolina, Trabeskako flauta, Klarinetea,  Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Perkusioa, Gitarra  klasikoa, Gitarra elektrikoa, Gitarra Baxua, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Alboka, Txalaparta.
Helduentzako: Euskal Dantza -  Musikoterapia – Musika Hizkuntza eta Instrumentu guztiak.
Irailean 1etitk 5ra bitartean berriro irekiko da epea, matrikulatu nahi duenarentzat baina bakarrik plazak libre dauden gaietarako. Informazio gehio nahi izan ezkero, posta elektronikoaren bidez eskatu dezake: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta lehenbailehen erantzuna eramango zaio edo 943-851070 zenbakira deituta.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 4:00etatik 6:00etara

Europako Musika Eskolen Jaialdiko Mikroegoitzak

1

Europako Musika Eskolen Jaialdiaren hamabigarren edizioaren prestaketa-lanen baitan, orain arteko erronka potoloenetako bat lortu berri du antolakuntzak: zenbait lankidetza-hitzarmen sinatu du herri eta entitateekin eta, horri esker, 76 mikroegoitza izango ditu 2016ko maiatzean Europako 20.000 ikaslek eskainiko dituzten kontzertuen eszenatoki gisa.
Zer dakar mikroegoitza bihurtzeak?
Mikroegoitzak Europako interpretatzaileek kontzertu publiko, doako eta parte-hartzaileak eskainiko dituzten guneak izango dira. Eszenatoki hauetan, talde parte-hartzaile bakoitzak aurrez prestatutako lanak erakusteaz gain, jaialdirako espresuki prestatutako abestien eta melodien interpretazio bateratuak ere entzun ahal izango dira.
Jaialdiaren aurreikuspenen arabera, mikroegoitzek 100 eta 300 musikari europar artean hartuko dituzte, eta horiei gehituko zaie interesa duen bertako musikari oro (eskolak, bandak, abesbatzak eta bestelako tokiko musikariak).
Baionatik Arnedoraino:
Hauek dira 2016 urtean Emusik jaialdiaren programazioko kontzertuak barne hartuko dituzten mikroegoitzen zerrenda:

Donostia (20): Gros, Ulia, Egia, Intxaurrondo, Bidebieta, Altza, Loiola, Martutene, Aieta, Amara-Berri, Amara, Erdialdea, Alde Zaharra, Igeldo, Antigüo, Zubieta, Ibaeta, Añorga, Txomin, Erriberak.
Gipuzkoa (25): Lezo, Errenteria, Hondarribia, Irun, Trintxerpe (Pasaia), Antxo (Pasaia), Azkoitia, Aretxabaleta, Azpeitia, Hernani, Orio, Elgoibar, Astigarraga, Bergara, Legazpi, Oñati, Tolosa, Zarautz, Urretxu-Zumarraga, Zestoa, Andoain, Arrasate, Eskoriatza, Mutriku, Ordizia.
Araba (7): Agurain, Vitoria-Gasteiz, Alegría-Dulantzi, Erribera Beitia/Rioja Baja, Amurrio, Elciego, Zuia.
Nafarroa (8): Bera, Altsasua, Zangotza, Valler de Egüés, Barañain, Burlada, Olite, Iruña.
Bizkaia (10): Bilbao (Sociedad Coral de Bilbao), Artea, Amorebieta-Etxano, Getxo, Bermeo, Ermua, Abanto y Ciérvana, Trapagaran, Ondarroa, Aramaio.
Errioxa (4): Arnedo, Logroño, Calahorra, Nájera.
Iparralde (2): Baiona, Hendaia.