2019 - 12 - 12

Europako Musika Eskolen Jaialdiko Mikroegoitzak

Europako Musika Eskolen Jaialdiaren hamabigarren edizioaren prestaketa-lanen baitan, orain arteko erronka potoloenetako bat lortu berri du antolakuntzak: zenbait lankidetza-hitzarmen sinatu du herri eta entitateekin eta, horri esker, 76 mikroegoitza izango ditu 2016ko maiatzean Europako 20.000 ikaslek eskainiko dituzten kontzertuen eszenatoki gisa.
Zer dakar mikroegoitza bihurtzeak?
Mikroegoitzak Europako interpretatzaileek kontzertu publiko, doako eta parte-hartzaileak eskainiko dituzten guneak izango dira. Eszenatoki hauetan, talde parte-hartzaile bakoitzak aurrez prestatutako lanak erakusteaz gain, jaialdirako espresuki prestatutako abestien eta melodien interpretazio bateratuak ere entzun ahal izango dira.
Jaialdiaren aurreikuspenen arabera, mikroegoitzek 100 eta 300 musikari europar artean hartuko dituzte, eta horiei gehituko zaie interesa duen bertako musikari oro (eskolak, bandak, abesbatzak eta bestelako tokiko musikariak).
Baionatik Arnedoraino:
Hauek dira 2016 urtean Emusik jaialdiaren programazioko kontzertuak barne hartuko dituzten mikroegoitzen zerrenda:

Donostia (20): Gros, Ulia, Egia, Intxaurrondo, Bidebieta, Altza, Loiola, Martutene, Aieta, Amara-Berri, Amara, Erdialdea, Alde Zaharra, Igeldo, Antigüo, Zubieta, Ibaeta, Añorga, Txomin, Erriberak.
Gipuzkoa (25): Lezo, Errenteria, Hondarribia, Irun, Trintxerpe (Pasaia), Antxo (Pasaia), Azkoitia, Aretxabaleta, Azpeitia, Hernani, Orio, Elgoibar, Astigarraga, Bergara, Legazpi, Oñati, Tolosa, Zarautz, Urretxu-Zumarraga, Zestoa, Andoain, Arrasate, Eskoriatza, Mutriku, Ordizia.
Araba (7): Agurain, Vitoria-Gasteiz, Alegría-Dulantzi, Erribera Beitia/Rioja Baja, Amurrio, Elciego, Zuia.
Nafarroa (8): Bera, Altsasua, Zangotza, Valler de Egüés, Barañain, Burlada, Olite, Iruña.
Bizkaia (10): Bilbao (Sociedad Coral de Bilbao), Artea, Amorebieta-Etxano, Getxo, Bermeo, Ermua, Abanto y Ciérvana, Trapagaran, Ondarroa, Aramaio.
Errioxa (4): Arnedo, Logroño, Calahorra, Nájera.
Iparralde (2): Baiona, Hendaia.

Konta iezadazu

*