2019 - 11 - 14

“Carmina Burana” Baztartxo Antzokian

Carminar

Irailaren 26an, Iraurgi Abesbatzako zuzendaria den Iñaki Maidaganek zuzenduko du “Carmina” Burana”. Partehartzaileak 160 bat pertsona izango dira. Arrasateko “Goikobalu” eta Azkoitiko “Iraurgi” abesbatzak proiektu honen bultzatzaile nagusiak dira baina, zatitxo batean, Bizkargi Musika Eskolako abesbatzako gaztetxoek ere parte hartuko dute. Abesbatzez gain, Ainhoa Garmendia sopranoak, Cesar San Martin baritonoak eta Xabier Anduaga tenoreak hartuko dute parte. Raquel Murgiondo eta Arturo Goikoetxea arituko dira pianoan.  Perkusio taldea, berriz, zazpi lagunek osatuko dute.
Sarrerak 10 eurotan eskuratu ahalko dira. Udaleko kultura sailan, Amaitz liburu-dendan, Olaberri tabernan eta Bizkargi Musika Eskolan egongo dira salgai. Egunean bertan, Baztartxo antzokian.