2019 - 11 - 22

MUSIKALEAN eta ZEZILIA DEUNAREN eguna ospatzeko musika eta dantza emanaldia

CAMISETA-WEB15 copy

Santa Zezilia dela eta, musikarien patroia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten ere “Musikalean” antolatuko du zortzigarren urtez. Ekintza hau, azaroaren 16tik 22ra izango da, eta bertan musika eskolen ezberdinetako ikasle eta irakaslek parte hartuko dute. Guztion artean eguna ospatuko dugu musika kalera ateraz.

Aurten, Azkoitian, azaroaren 20an, ostiralean, ospatuko da. Lehenik, 17:30etan kalez kale trikitilariak eta panderojoleak kalea girotuko dute eta ondoren Elkarguneko Areto handian bilduko dira guztiak musikaz eta dantzaz gozatu ahal izateko. ekitaldi hau, arratsaldeko 6:30etan hasiko da. Guztiak gonbidatuta zaudete!

Adinduen astea San Jose Egoitzan

egoitza

Urtero bezalaxe, aurten ere, azaroan, San Jose Egoitzan adienduen astea ospatuko da. Bertan, herriko hainbat talde ezberdinak parte hartuko dute. BIZKARGI Musika eta Dantzako ikasleek, azaroaren 14an, arratsaldeko 16:30etan izango dute beraien txanda.
Emanaldi  honetan, bai musika, bai dantza saioak aukeran izango ditugu entzun eta ikusgai. Gonbidapena, herritar guztiei luzatu nahi diegu bertara hurbil daitezen.

2015 Jardunaldi Pedagogikoa Gasteizko Europa Biltzar Jauregian

kartelaJardun

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) azaroaren 7rako Gasteizko EUROPA  Biltzar Jauregian Jardunaldi Pedagogiko bat antolatu du. GAIA: MUSIKA HEZIKETA EREMUKO EMOZIOEN KUDEAKETA. Nola entzuten dira emozioak?  Musika emozioen hizkuntza omen da. Trebetasun emozionalak, heziketarako eta garapen pertsonalerako erreminta baliotsuak dira. Emozio horiek ezagutzea, kudeatzea eta gizakiaren berezko parte bezala onartzea, funtsezkoa da ikasteko, erakusteko, interpretatzeko eta …. bizitzeko.

Hizlariak: NATALIA ALONSO, RICARDO SANCHEZ, ELSA GUEVARA, ENRIQUE SACANELL eta POLO VALLEJO

Izen-ematearen epea: urriaren 2tik azaroaren 2ra.

Informazio gehiago elkartearen web gunean: www.ehme.eu

Hona hemen egitaraua: