2019 - 11 - 22

XXVI. Gabon kantak Baztartxon

GabonZorion

Abenduaren 20an, igandean 12:00etan, FLOREAGA IKASTETXEak antolatuta,  Baztartzo Antzokian XXVI. Gabon Kantak jaialdia ospatuko da. Urtero bezalaxe, herri ezberdinetako abesbatzak parte hartuko dute. Aurtengoan: Deba, Bergara, Mutriku eta Azkoitia izango dira protagonistak. Bakoitzak eskainiko dituzte bi  kanta eta amaieran talde guztiak elkarturik Miguel Mª Azpiazuren “Gabon Gaba” abestuko dute. Hona hemen egitaraua:

Gabonetako Kontzertua Elkargunean

gabonKontzertua

Abenduaren 22an, asteartea, arratsaldeko 7:00etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu da. Bertan, parte hartuko dute, gazteen Orkestrak, biolin taldeak eta Bizkargi Abesbatzak. Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu bai gurasoei, bai ikasleei, baita herritar guztiei ere gabon jaien sarrera gisa ospatzen den emanaldi berezi honetara hurbiltzeko. Hona hemen joan zen urteko argazki batzuk:

Pianojoleen entzunaldia Elkarguneko “Oteiza” aretoan

pno esku

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako pianojoleak, abenduaren 18an, ostirala, arratsaldeko 6:30etan, lehenengo hiruhileko entzunaldia eskainiko digute. Elkarguneko areto txikian, oraingoan pianoa bai izango da musika-tresna nagusia. Guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldi honetara.
Hona hemen egitaraua: