2017 - 11 - 21

Gabonetako Kontzertua Elkargunean

Abenduaren 22an, asteartea, arratsaldeko 7:00etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu da. Bertan, parte hartuko dute, gazteen Orkestrak, biolin taldeak eta Bizkargi Abesbatzak. Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu bai gurasoei, bai ikasleei, baita herritar guztiei ere gabon jaien sarrera gisa ospatzen den emanaldi berezi honetara hurbiltzeko. Hona hemen joan zen urteko argazki batzuk:

Konta iezadazu

*