2019 - 11 - 22

XVII. Taldez Talde Kontzejupean

XVII Taldez

Otsailaren 28an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XVII. Taldez-taldeko edizioari hasiera eman zion. Urtero bezalaxe, hiru ekintza mota  antolatu dira:
lehenengoa– Euskal Musika tresnak eta Dantza Taldeak.
bigarrengoa , martxoaren 6an – Musika Eskolako Orkestra  Herriko Musika Bandarekin eta
hirugarrengoa, martxoaren 13an – Iraurgi eta Bizkargi Abesbatzak
Guztiak, igandean ospatuko dira, eguerdiko 13:00ean Kontzejupean.
Hona hemen egitarauak:

Klarinete eta Saxofoiko ikasleen entzunaldia

P1110957

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak, martxoaren 1ean, bigarren hiruhileko ekintzen artean antolatu du ikasleen entzunaldi bat. Elkarguneko “Oteiza” aretoan izango da arratsaldeko 6:30etan. Bertan, haizezko musika tresnak izango ditugu entzungai: klarinetea eta saxofoia, bakarka eta taldekako saio ezberdinetan. Herritar guztiak gonbidatuta zaudete bertara gerturatu eta elkarrekin une on bat pasatu ahal izateko.
Hona hemen egitaraua:

Musika tresna ezberdinen aurkezpen saioak

P1010967

Hona hemen musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko saioen argazkiak. Bertan ikusten dira Musika Eskolako 6-7 urte bitarteko haurrak familia ezberdinetako musika tresnak frogatzen. Saio hauek, urtarrilaren 25etik ari dira ospatzen. Oraingoz, ikasleek izan dute aukera ezagutu eta frogatzeko perkusiozko instrumentuak, zeharkako flauta, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, panderoa eta bateria. Oraindik saio batzuk gehiago izango dituzte falta diren musika tresnak ikusteko.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea da. Antolaketari dagokionez, bai irakasle edota ikasleen partaidetzaren bidez, musika tailerretako klase ordutegietan barne erakusten ari dira.

Musikari gazteak Inauterietan

1

Asteburuan zehar eta giro ezin hobean inauterietako jaiak ospatu dira Azkoitin, ostiralean txikienei zuzendutako festarekin eta larunbatean, aldiz, gazteak eta helduak izan dira protagonistak herriko kaleetan: Sorginak ikuskizuna, Kalejirak, Disko Festa Plazan eta amaitzeko mozorro lehiaketaren sari banaketa. Hona hemen musika eskolatik parte hartu zuten ikasleen argazkiak, kalera atera aurretik Bandarekin entseguan eta ondoren kalejiran.

Musika Eskolako ikasleen Entzunaldia

h

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak, otsailaren 4ean, ostegunean, arratsaldeko 6:15etan entzunaldia eskainiko dute.  Elkarguneko Oteiza aretoan izango da. Ekitaldian, pianoa, akordeoia, teklatuak eta biolinak entzuteko aukera izango dugu. Guztiak gonbidatuta zaudete.

Hona hemen egitaraua:

Inauteriak Azkoitin

SARRERA

Asteburu honetan Inauterietako festak izango ditugu herrian. Bai ostirala, baita larunbatean ere ekitaldi ezberdin asko ospatuko dira: ostiralean, Ikastetxeetako umeen kalejira, Herriko plazan umeentzako merienda eta Dantzaldia, Abarketatxo Ludotekako festa,  gazteentzako Disko Festa e.a. Larunbatean, Sorginak kale ikuskizuna, Txalkor Txistularien kalejira eta herriko Musika Bandaren kalejira Bizkargi Musika Eskolako 12 ikasle bertan parte hartzen dutelarik. Bestalde, gauean Disko Festa Plazan DJXabirekin eta amaitzeko 12:30etan bertan, mozorro lehiaketaren sari banaketa.
Festa giroan asteburu on bat pasa ditzazuela!. Hona hemen egitarau osoa:

Instrumentu erakusketa Musika Eskolan

musika tresnak

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean, 6-7 urte bitarteko haurrei aurkezten dizkie familia ezberdinetako musika tresnak. Baita,  interesa duen edozein adinetako beste guztiei ere. Ekintza honi, urtarrilaren 25ean hasiera emango zaio.
Hauek dira egingo diren aurkezpenak:
Perkusiozko instrumentuak., Zeharkako Flauta, Klarinetea, Oboea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Txalaparta, Alboka.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea da. Antolaketari dagokionez, bai irakasle edota ikasleen partaidetzaren bidez, musika tailerretako klase ordutegietan barne erakutsiko dira.