2017 - 11 - 21

EMUSIK2016 Jaialdia -Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan

Emusik06

Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza batuko dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza. Irekieraren ostean dator ekimen nagusia: EMUSIKen parte hartzen duten Europako musika eskolek maiatzaren 6an, arratsaldean, eta 7an, goizez, bi errezitaldi emango dute bi egoitza desberdinetan. Modu horretan, 59 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa hartuko dute, herritarrei zuzenduta.

EMUSIK 2016 Jaialdia – Balda Plazan kontzertuak, maiatzak 6 eta 7

GrundstatOrk

XII. Europako Musika Eskolen Jaialdia ospatuko dute datorren astean, asteazkenetik larunbatera. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren egitarauaren barruan kokatuta dago egitasmoa, eta Europako hainbat herrialdetako 4.500 musikari inguruk parte hartuko dute bertan. Europako musikari horiei, Euskal Herriko beste horrenbeste gehitu behar zaizkie. Izan ere, 9.000 musikarik batera joko dute maiatzaren 6an Donostiako Illunben egingo den inaugurazio ekitaldian. Egoitza nagusia Donostia izango bada ere, Euskal Herri osora zabalduko dute musika eskolen festa. “60 udalerrik parte hartuko dute jaialdian. Azkoitian, 150 ikasle inguru etorriko dira Azkoitira, bi egunetan banatuta. Musika Eskolako trikitilariek, dantzariek, abeslariek eta musikariek parte hartuko dute Balda plazako festan. Ikastetxeetara ere gonbidapenak pasatu dira jada, herritarrak festaren enbor izatea lortzea nahi izan dugu. Hona hemen programazio orokorra:

Azkoiti, EMUSIK 2016 Jaialdiko egoitza-Balda Plazan

3CHOR

Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian. Egunik intentsoenak maiatzaren 6a eta 7a izango dira: EAE, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako 59 herrialdetan programazio zabal bat eskainiko da herritarrei zuzenduta. Azkoitin bi kontzertu egingo dira, lehenengoan Alemaniako bi abesbatza eta Kataluniako orkestra bat izango dira partehartzaileak, maiatzaren 6an eta bigarrenean Alemaniako orkestra bat eta biolin talde bat, maiatzaren 7an. Bietan herriko musika eskolako ikasleak izango dira anfitroiak.

Entzunaldia “Oteiza” aretoan

flauta kolore2

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako flautako ikasleek, apirilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 6:00etan, hirugarren hiruhileko  lehenengo Entzunaldia eskainiko dute  Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Denak gonbidatuta zaudete!

Dantza jauziak eliz atarian

dantza jauziak copy

Datorren ostiralean, apirilaren 15ean, muxikoak eta beste hainbat dantza herrikoi dantzatzeko eta ikusteko aukera izango dugu Azkoitiarrak, Bizkargi Musika Eskolako ikasle helduen Dantza Taldeak Sahatsa Dantza taldearen laguntzarekin antolatuta eliz atarian bilduko dira, eguraldiak laguntzen badu edota bestela Kontzejupean egingo da ekitaldia. Saio hau irekia da, hau da, jendeak dantzan ikasteko eta gozatzeko asmoarekin antolatu da. Bide batez, plazan dantzatzeko ohitura berreskuratzeko lagungarri izan daiteke. Beraz, urtean zehar tartekatuz, horrelako ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa dago.

2016-17 Ikasturteko matrikulazioa ikasle berrientzako

perkusioa

2016-17 Ikasturterako lehenengo matrikulazio epea, martxoaren 18an amaitzen da. Beraz,  apirilaren 4an irekiko da bigarren epealdia guztientzat:
apirilaren 4tik ekainaren 17arte (biak barne)
Bigarren epealdi honetan, matrikulazioa ondorengo ikasleentzako irekiko da:
A) Ikasle berria
B) Lehengo ikaslea izan arren, lehenengo epealdian ez da matrikulatu
C) Lehengo ikaslea izan arren, irakasgai bezala, bai Musika Hizkuntza, bai Dantza, bai Musika Tailerra, baita Instrumentu aldaketa edo berria eskatu nahi du.
D) Epe honetan, ikasle berriak nahiz lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, lehentasuna inskripzio orriko zenbakiaren arabera izango dute.

Hauek dira ikasleek aukeran izango dituzten Taldekako gaiak:

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA (0-2 urte) – MUSIKA TAILERRAK (3-4 urtetik aurrera) – DANTZA TAILERRAK (4 urtetik aurrera) – MUSIKA HIZKUNTZA (7 urtetik aurrera) – HARMONIA – ABESBATZA – MUSIKA TAILERRAK HELDUENTZAK – MUSIKOTERAPIA – INFORMATIKA MUSIKALA (musika-partituren edizioa).

Hauek dira ikasleek aukeran izango dituzten musika tresnak:

Adar polifonikoa: pianoa, gitarra, akordeoia. Zurezko-haizezkoak: trabeskako flauta, flautina, oboea, klarinetea, saxofoia . Metalezko-haizezkoak: tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa. Perkusioa / Harizkoak: biolina.  Instrumentu tradizionalak: txistu, silbotea, trikitixa, panderoa, alboka, txalaparta.

Joera berriak: Teklatua – Gitarra elektrikoa – Gitarra baxua – Bateria

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara.

XV. Aurresku eta Soinu zahar Txapelketa Elgoibarren

aurresku txapel 2016

Datorren apirilaren 9 eta 10ean, Elgoibarko herriko antzokian ospatuko da Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolatik 10 urteko bi ikasleek parte hartuko dute: Oier Aldazabal eta Oier Salegi. Hona hemen partehartzaile guztien zerrenda: